Kurt Marti

Kurt Marti

Bizitza
JaiotzaBerna1921eko urtarrilaren 31
Herrialdea Suitza
HeriotzaBerna2017ko otsailaren 11 (96 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpoeta, teologoa eta idazlea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaProtestantismoa

Musicbrainz: 89ef5ebc-0791-4862-acb2-02761cb26d3e Discogs: 665696 Edit the value on Wikidata

Kurt Marti (Berna, 1921eko urtarrilaren 312017ko otsailaren 11) suitzar idazlea izan zen.

1953az gero apaiz gisa jardun zuen, eta gerra hotzaren garaian iraultzailetzat eta komunisten aldekotzat hartua izan zen. Susmo horiek eragin handia izan zuten beragan, eta eragin hori eta alternatiboa izan daitekeen ororen aurreko konfiantzarik eza nabarmentzen da Zum Beispiel Bern 1972 (Esaterako, Berna 1972, 1973) izenburuko bere egunkari politikoan. Marti abertzale kritikoa izan zen, beraz, baina era berean hizkuntzaren eraberritzaile handitzat hartua da; idazketa jolas gisa ikusten zuen, inongo helbururik gabeko jolasa, baina dibertigarria, eta ondorio iraultzaileekikoa. 1959. urtean Republikanische Gedichten (Olerki errepublikanoak) argitaratu zituen, Suitzako egoera politikoa harturik gaitzat; olerki horietan bere konpromiso eza nabarmentzen zuen, eta erdi-mailako klasearen botererik eza. Apaiz jarduteak eragin handia izan zuen bere obra literarioan, bere fede erlijiosoaren adorea eta bere ideia utopikoak ezinbesteko osagaiak izan baitziren, esaterako, Dorfgeschichten (1960, Herriaren kontakizunak), Bürgerliche Geschichten (1981, Kontakizun burgesak) eta Nachtgeschichten (1987, Gaueko kontakizunak) kontakizunak idazteko. Bestalde, Marti da dialektoa literatura adierazpenerako hizkuntza dela dioen ideiaren aldeko sutsuenetako bat, eta horren erakusgarri dira Rosa loui (1967) olerki-bildumako lanak. 1998. urtean Hileta otoitzak olerki-liburua eman zuen argitara, hildakoak lurperatzeko eta bizi kontsolamendua emateko zereginaren poetizazioa agertzen duena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]