Kvinnors väntan | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1952 |
Izenburua | Kvinnors väntan |
Jatorrizko hizkuntza | suediera |
Jatorrizko herrialdea | Suedia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta film komikoa |
Iraupena | 107 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ingmar Bergman |
Gidoigilea(k) | Ingmar Bergman |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Allan Ekelund (en) |
Edizioa | Oscar Rosander (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Erik Nordgren |
Argazki-zuzendaria | Gunnar Fischer |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Suedia |
Kvinnors väntan (euskaraz: «Emakumeen Sekretuak») 1952ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama eta komedia film bat da. Anita Björk, Eva Dahlbeck, Maj-Britt Nilsson, Birger Malmsten, Gunnar Björnstrand, Karl-Arne Holmsten, Jarl Kulle, Aino Taube eta Håkan Westergren aktoreek antzeztu zuten.
Filma senar-emazte edo gizon eta emakumeen arteko harremanei buruzko drama da, betiere film honetako protagonistak diren emakumeen ikuspuntutik azalduta.
Udaldiko oporretxe batean, lau emakumeek Estokolmotik datozen senarren iritsieraren zain daude. Kafe katilu baten inguruan, emakumeek euren ezkontza bizipenak oroituko dituzte. Haietako gazteenak bere senargaiaren zain dago, eta gainontzeko emazteen nahigabe, samin eta ilusio-galtzeen kontakizunak entzungo ditu.