Kyotoko jauregi inperiala | |
---|---|
京都御所 | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Kyoto |
Izendaturiko hiria | Kyoto |
Japoniako auzoa | Kamigyō-ku |
Koordenatuak | 35°01′31″N 135°45′44″E / 35.0253°N 135.7622°E |
Historia eta erabilera | |
Ceremonies of the Accession to the Throne | |
Kudeatzailea | Imperial Household Agency |
Erabilera | Dairi (en) |
Webgune ofiziala | |
Kyotoko jauregi inperiala (japonieraz: 京都御所 Kyōto-gosho ) Japoniako jauregi historikoa da, Kyoton dagoena eta 1869 arte enperadorearen egoitza ofiziala izan zena.
Jauregi inperialaren eraikuntza XII mendearen bukaera aldera kokatu behar da enperadoreek Heian jauregia (大内裏, Daidairi) alde batera utzi eta hiritik gertuago zegoen kokapena aukeratzerakoan.
Historia luzean jauregia zortzi aldiz erre du suak eta beste hainbestetan berreraiki behar izan da. Gaur egun dakusaguna 1855eko berreraikuntza da. 1869an Meiji berrezarkuntzan enperadoreak Tokioko jauregira aldatu ziren eta Kyotokoak bere funtzioa galdu zuen. Hala ere indar sinbolikoa mantendu du eta 1912an Taishō eta 1926an Hirohito enperadoreak bertan izan ziren koroatuak.
Hauek dira eraikinen artean aipagarrienak: