![]() |
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Kyōiku kanji (japonieraz: 教育漢字 , hitzez hitz, "hezkuntza kanji") , edota Gakunenbetsu kanji haitōhyō (japonieraz: 学年別漢字配当表 , hitzez hitz, "Ikasturteko kanji zerrenda") , 1006 kanji eta beraien irakurketen zerrenda da, Hezkuntza, Kultura, Kirola, Zientzia eta Teknologia Ministerioak (HKKZTM) zehaztuta. Lista horrek mugatzen ditu Lehen Hezkuntzako ikasturte bakoitzean ikasi beharko kanji eta irakurketak. 1946. urtean sortu zen ,Japoniako hezkuntza bateratzearen helburuarekin; hala ere, ikasle atzerritarrek ere gidatzat erabil dezakete.
2020ko apirilaren 1etik aurrera, prefekturen izenen parte diren 20 karaktere eta izen horietan erabiltzen diren irakurketak geituko zaizkio 4. mailako zerrendari, 1026 kanjiko zerrenda osatzen.[1] Hauek dira kanji berriak, lehenago bigarren hezkuntzan ikasten zirenak:
茨 (Ibaraki), 媛 (Ehime), 岡 (Shizuoka, Okayama eta Fukuoka), 潟 (Niigata), 岐 (Gifu), 熊 (Kumamoto), 香 (Kagawa), 佐 (Saga), 埼 (Saitama), 崎 (Nagasaki eta Miyazaki), 滋 (Shiga), 鹿 (Kagoshima), 縄 (Okinawa), 井 (Fukui), 沖 (Okinawa), 栃 (Tochigi), 奈 (Kanagawa eta Nara), 梨 (Yamanashi), 阪 (Osaka), 阜 (Gifu)
Kyōiku kanjiak Jōyō kanjien zerrendaren azpimultzo bat da.
2020. urtean, 4. mailatik aurrerako zerrendak aldatu ziren, lehenengo 3 kurtsoetakoak berdin utzita.[2]
Kanji bakoitza hainbat zatitan bana daiteke. Zati horien artean, inportanteenari erroa, japonieraz bushu (部首, hitzez hitz, "taldearen burua") esaten zaio. Tradizioan 214 erro zeuden, XVIII. mendeko Kangxi hiztegitik hartuak, eta kanjiak hiztegi gehienetan horien arabera sailkatzen dira. Erroak sailkatzen dira, halaber, trazu kopuruaren arabera.
Hurrengo 46 erroak ez dira gaur egun erabiltzen kyōiku kanjietan:
16, 17, 23, 26, 35, 43, 45, 55, 68, 71, 73, 89, 92, 95, 97, 98, 99, 103, 114, 121,126, 134, 136, 141, 153, 160, 171, 178, 179, 190, 191, 192, 193, 194, 197, 200, 202, 204, 205, 206, 207, 208, 210, 212, 213, eta 214. erroak
Hurrengo 44 erroak askotan erabiltzen dira gaur kyōiku kanjietan:
11, 20, 33, 52, 56, 58, 59, 65, 74, 81, 82, 83, 84, 88, 100, 101, 107, 110, 127, 129, 133, 138, 139, 142, 144, 152, 155, 161, 165, 168,176, 177, 182, 183, 185, 188, 189, 195, 196, 199, 201, 203, 209, eta 211. erroak
Gehien erabiltzen diren erroak 9 (58 kanji), 85 (45 kanji) eta 75 (38 kanji) dira.
Kokuji karaktereak Japonian sortutako kanjiak dira, ez Txinan. Kyōiku kanjien artean hiru kokuji daude: 働 eta 栃 4. mailan, eta 畑 3. mailan. Bigarren hezkuntzan ikasten diren kanjien artean beste 7 kokuji daude, eta 16 gehiago jinmeiyō kanjien artean. 働 bezalako kokuji karaktere batzuk erabiltzen dira egungo txinatar hizkuntzetan; hala ere, gehienak ezezagunak dira Japoniatik at.