L'estaca

L'estaca
Lluís Llachen eta Betagarriren musika-lana
Egilea(k)Lluís Llach eta Betagarri
Argitaratze-data1968
IzenburuaL'estaca
Ezaugarriak
Genero artistikoaprotesta abestia
Hizkuntzakatalana
HitzakLluís Llach
Bestelako lanak
MusikagileaLluís Llach

L'estaca (euskaraz hesola), edo Agure zaharra, 1968an Lluís Llach musikari kataluniarrak konposatutako abestia da.

Hizkuntza anitzetara itzulia izan den abesti hau hain ospetsu bilatu denez, leku askotan bertakotzat jo izan da. Jatorriz Francoren diktaduraren garaian Katalunian konposatua izan zen eta berez askatasuna lortzeko eta loturetatik askatzeko behar den ekintza batasuneko deialdia da. Askatasunaren aldeko borrokaren ikur bilakatu da. Jatorriz katalanez konposatua izan zen, halere hizkuntza ezberdinetako bere berrogei eta hamar bertsio ezberdin baino gehiago ezagutzen dira, horien artean euskaraz, okzitanieraz, frantsesez, alemanaz, korsikeraz, etab.

Euskarazko bertsioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestiaren euskarazko bertsio bat argitaratu zuen Gorka Knorr-ek 1976an Txalaparta albumean, Agure zaharra izenburuarekin.[1] Xabier Letek itzuli zituen hitzak, honela hasten da:

« Agure zahar batek zion bere etxe aurrean

goizean goiz lantokira irteten nintzenean:

Ez al duk, gazte, ikusten gure etxola zein den?

desegiten ez badugu, bertan galduko gera.

[...]

»

Lluis Llach - Xabier Lete

Euskarazko beste bertsio batzuk:

Abestiaren hitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Verges udalerriko Mas Pi masian dagoen pianoa, bertan Lluís Llachek L'Estaca konposatu zuen.

Lluís Llachek katalanaz konposatu zuen. Bertan, hesola batekiko lotura baten bidez askatasunaren aldeko lanaren metafora bat gauzatzen du.

Egoera goizaldean atari batean jazotzen den solasaldi bat da, honetan pertsonaia nagusiak "Siset aitonari" hau galdetzen dio:

« "No veus l'estaca a on estem tots lligats? Si no podem desfer-la mai no podrem caminar."
Ez al duzu ikusten denok hesolara loturik gaudela? Deuseztatzen ez badugu inoiz ezingo gara oinez ibili.
»

Eta berarengandik askatzeko modu bakarra denen arteko batasun ekintzan datzala azaltzen dio:

« "Si estirem tots, ella caurà, si jo estiro fort per aquí i tu l'estires fort per allà, segur que tomba, tomba, tomba, i ens podrem alliberar."
Denok tiratzen badugu, eroriko da, nik hemendik eta zuk handik gogor tiratzen badugu, ziur erori, erori, eroriko dela, eta askatuko ahal gara.
»

Askatasunaren aldeko borroka latza da, ez du etenik, ez atsedenik... tiranoei egindako minaren berreskurapena etenaldi bakoitzean burutzen da, hau esaldi honetan islatzen da:

« "Però, Siset, fa molt temps ja les mans se m'estan escorxant, i en quan la força se me'n va, ella és més ample i més gran."
'Baina, Siset, denbora asko bada jada eskuak larrutzen ari zaizkit, eta indarra joaten zaidanean, bera lodiagoa eta handiagoa da.
»

Askatasuna lortu eta borrokan jarraitu ahal izateko beharrezkoa den kontzientzia kolektiboaren ideia azken bertsoetan adierazten da. Behin "Siset aitona" hil ostean, eta gazteak datozen heinean pertsonaia nagusia askatasunaren aldeko borrokaren batasun izpiritua belaunaldi berriei ezagutarazteko arduraduna da, hau bertso berri honetan azaltzen da:

« "I mentre passen els nous nois, estiro el coll per cantar l'últim cant d'en Siset, el darrer que em va ensenyar."
'Eta mutil berriak datozen bitartean, Siseten azken kanta abesteko lepoa luzatzen dut, irakatsi zidan azkenekoa.
»

Bitxikeria gisa, Llachek abestia konposatu zuenean "hesola" ("estaca") hitza beharrean "zutabe" ("columna") hitza erabili zuen. Hitzen ondorengo berrikusketetan zutabe hitza hesola hitzarengatik aldatzea iradoki zen.

Diskoaren datuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Hitzak eta musika: Lluís Llach.
  • Argitarapen urtea: 1968.
  • Luís Llachen disko hauetan agertzen da:
  • Concèntric 6075 UC. EP. (1968)
  • Els èxits de Lluís Llach (1968)
  • Concèntric 45720 A (1970)
  • Ara i aquí (1970)
  • Lluís Llach a l'Olympia (1973)
  • Barcelona. Gener de 1976 (1976)
  • Camp del Barça, 6 de Juliol de 1985 (1985)
  • Ara, 25 anys en directe (1992)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Txalaparta» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  2. Knorr, Gorka. «Ez dugu etsiko. Antologia» www.badok.eus (2012) (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  3. Betagarri. (2001). «AEKantuz (Askoren artean)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]