L'incredibile storia dell'Isola delle Rose | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | L'incredibile storia dell'Isola delle Rose |
Jatorrizko hizkuntza | italiera |
Jatorrizko herrialdea | Italia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa, abenturazko filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 117 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sydney Sibilia (en) ![]() |
Gidoigilea(k) | Sydney Sibilia (en) ![]() Francesca Manieri (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Elio Germano (Giorgio Rosa (en) ![]() Matilda De Angelis Leonardo Lidi Fabrizio Bentivoglio (Franco Restivo) Luca Zingaretti (Giovanni Leone) François Cluzet Tom Wlaschiha Violetta Zironi Fabrizio Rongione Marco Pancrazi (en) ![]() ![]() Luca Della Bianca (en) ![]() Marco Sincini (en) ![]() | |
Fikzioa | |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | Arrosa Uharteko Errepublika |
netflix.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
L'incredibile storia dell'Isola delle Rose (Arrosen uhartearen historia harrigarria) 2020an Netflixek zabaldutako umorezko film italiarra da. Zuzendaria eta gidoilaria Sydney Sibilia izan zen. Narrazioa benetako gertatutako gertakizunetan oinarrituta dago, hau da, Adriatiko itsasoan sortutako Arrosa Uharteko Errepublika utopiko independentearen historian. Errepublika hau Giorgio Rosa ingeniariak 1958an asmatu zuen eta 1967an ireki zuen.[1] Filmaren protagonistak Elio Germano, Leonardo Lidi, Fabrizio Bentivoglio, Luca Zingaretti eta François Cluzet izan ziren. Filmak harrera ona izan zuen ikusleen eta kritikaren aldetik.[2]
Giorgio Rosa ingeniari anarkista italiarraren istorioa kontatzen du filmak modu idealizatuan. 60ko hamarkadaren amaieran, 400 metro karratuko plataforma bat eraikitzea erabaki zuen Itsaso Adriatikoan, bere herrialdea ezartzeko, gobernuaren edozein araurik gabe.
Gabriella emazteak eta hain lagunek lagunduta, bere ametsa betetzea lortuko du, Arrosa Uharteko errepublika sortzeko. Baina jaio berriko errepublikak berehala erakartzen du Italiako agintarien arreta, eta Anarkisten printzeari Italiako legeen mende jartzeko agintzen diote.[3]
Hauek dira nagusiak:
Filmak kritikoen kritika positiboak izan zituen gehienetan. Rotten Tomatoes web guneak %78ko puntuazioa eman zion, 9 kritika guztira. Empireko Ian Freer-ek 5 izarretik 3 izarrekin kalifikatu zuen filma.