LADME akronimoak sendagai batek organismoan egiten duen ibilbidearen berri ematen digu. Konposatu horren maila plasmatiko, errendimendu, sendagaizinetika eta sendagailogiari buruz informatzen gaitu.
Ingelesetik dator eta hau da bere esanahia:
Farmakoa era farmazeutikotik askatu behar da. Konprimatu baten kasuan hiru azpi-prozesu gertatuko dira:
Era askeen kasuan, esaterako xarabearenean, ez dago disgregaziorik.
Farmakoa askatu ondoren, gorputzeko mintz biologikok zeharkatu eta odolera heldu behar da. Farmako apolarrak, hau da uretan disolbatzen ez diirenak, ez dira ondo xurgatzen eta horregatik, ez dira aho bidetik administratzen.
Xurgapenerako mekanismo pasibo eta aktiboak dauden arren, pasiboak dira nagusi, energia gasturik gabekoak alegia.
Zuzenean odolera injektatzen denean sendagaia, ez da xurgapenik ematen.
Xurgatu ondoren sendagaia odolean dago eta gorputz guztian banatu behar da. Likido interstiziala odoletik eta zeluletik kanpo dagoen likidoa da. Farmakoa odoletik likido interstizialera eta bertatik likido intrazelularrera pasatzen da, organo eta ehun guztietara iritsiz.
Banaketa prozesu itzulgarria da, hots, sendagaia etorritako bidetik itzultzen da. Horrela ez balitz, toxikoa izango litzateke.
Askapena, xurgapena eta banaketa prozesu mugatzaileak dira. Hauek ez badira ondo burutzen, ez da efektu terapeutikorik emango.
Banaketari dagokionez hiru komentario:
Bata bestearen atzetik emat4en diren erreakzio entzimatiko multzoa da, sendagaiaren bioeraldaketaz arduratzen dira. Farmakoa metabolitoetan bihurtzen da, aktibitatea kendu edo murriztuz, errazago eliminatzeko gorputzetik.
Hala ere, zenbait kasutan, prosendagaiarenean esaterako, sendagaiak ez du aktibitaterik eta metabolizatzean aktibo bihurtzen da.
Farmakoaren xurgapena eta banaketa gertatzen ari den bitartean, odoletik kanporatzen hasiko da. Kanporaketa prozesu zuzen bat jarraituz burutzen da.
Iraizketa bide nagusia gernua da. Baina badira beste bide batzuk ere, hala nola, behazuna, listua eta izerdia. Behazunaren bidez kanporatzen diren sendagaien zati bat birxurgatu egiten da zirkulazio enterohepatikoaren bidez.
Metabolitoak aldiz, amaren esnearen bidez kanporatzen dira. Horregatik, kontuz ibili behar da edoskitzen ari diren haurrekin.