LOS40 | |
---|---|
Datuak | |
Mota | irrati-estazioa |
Herrialdea | Espainia |
Erabilitako hizkuntza | gaztelania |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | PRISA taldea |
Historia | |
Sorrera | 1966 |
webgune ofiziala |
LOS40 (euskaraz: «40ak»; jatorrizko izena: Los 40 Principales) Espainian sortutako irrati kate bat da, Latinoamerika osora hedatua.
Bere jatorrizko herrialdean, 40 Principalesek 2.900.000 entzule ditu EGMk egindako azken azterketaren arabera. Hala, bada, Espainiako Erresuman musikako irrati kate garrantzitsuena da, eta irrati kate guztietatik bigarrena, soilik Cadena SER nagusitzen zaiola. PRISA taldea da jabea.
Hasieran Top 40 izena izan zuen, eta larunbatero egindako 40 abestiko zerrenda ematen zuen (Los 40 Principales zerrenda). Irratiformula motakoa da, uneko eta azken urteetako abesti arrakastatsuetan oinarritua. 2008. urtean LTDn hasi zen emititzen.