La Felguera

La Felguera
Asturiasko parrokia
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaAsturiasko Printzerria
ProbintziaAsturiasko probintzia
Asturiasko kontzejuLlangréu
Posta kodea33930
INEk ezarritako kodea33031030000
Geografia
Koordenatuak43°18′34″N 5°41′32″W / 43.30935°N 5.69214°W / 43.30935; -5.69214
Map
Azalera10,12 km²
Altuera203 m eta 205 m
MugakideakBarros (en) Itzuli, Tiuya, Sama (en) Itzuli, Hevia (en) Itzuli, Valdesoto (en) Itzuli eta San Andrés de Llinares (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria609 (2020)
Dentsitatea60 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00

La Felguera Llangréu (Asturias) udalerriko parrokia da. Biztanle kopuruaren aldetik Asturiasko herrien artean bosgarrena da (jendetsuagoak dira Gijón, Oviedo, Avilés eta Mieres).

La Felguerak hedapen industrial handia izan zuen Pedro Duroren esku 1850eko hamarkadan siderurgia heldu ostean. La Felguera Estatuko gune siderurgiko garrantzitsuenetako izan zen XIX eta XX-en mendeetan 1960ko hamarkadara arte. Adreilu erregogorren garrantzizko industria ere izan zuen, hamar galdaketa lantegi, ongarriak, eta ikatzaren meatzaritzako industria. Siderurgiaren gainbehera heldu zen hamarkadan. 1980koan, hain zuzen ere, La Felguerak ere ondorioak jasan zituen. Gaur egun, La Felgueran egiten da aspirinetarako munduko azido azetilsalizilikoaren %85 (BAYER). Era berean, bertan daude Valnalón Enpresa Zentroa eta Asturiasko Siderurgiaren Museoa. Bertako beste zenbait leku interesgarri dira San Pedro Eliza, Dolores Duro, García Lago eta Sutu parkeak, eta ondare industriala: fabrika zaharrak, Lláscares putzua, ikastetxe zaharra, Las Nieves jauregia, Sizzo kaleko etxeak, Urquijo auzoa, musikaren kioskoa, merkatu estalia, eta abar. La Felguera-ren ondoan Nalón ibaia dabil

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]