La Grenouillère Bain à la Grenouillère' | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Claude Monet |
Sorrera-urtea | 1869 |
Izenburua | La Grenouillère |
Mugimendua | inpresionismoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 74,6 () × 99,7 () cm |
Genero artistikoa | genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta copyrightduna |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Metropolitan Museum of Art |
Bilduma | Metropolitan Museum of Art |
Inbentarioa | 29.100.112 |
Jabea | Louisine Havemeyer (en) |
La Grenouillère (frantsesez: Bain à la Grenouillère) Claude Monet margolari inpresionistak 1869an egin zuen margolanaren izenburua da. Gaur egun New Yorkeko Metropolitan Museum of Art erakundean ikus daiteke; H. O. Havemeyer andreak utzi zuen legatua museoan 1929an.[1]
La Grenouillère jatetxea zen Sena ibaiaren gainean zegoen modako lekua zen. Parisko burgesia txikiak gustukoa zuen toki hori.
Margolanak «Camembert» irudikatzen du, hau da, Senako uharte txiki bat. Zuhaitz bakarrarekin, irlako pontoiarekin lotuta zegoen ohol estu eta irristakorren bidez... Horrek batzuetan erorikoak eta ustekabeko igeriketa eragiten zitun. Urte berean, Pierre-Auguste Renoirrek La Grenouillère izeneko lana margotu zuen.
Antzeko gaia landu zuen Renoirrek, urte berean, 1869an, eta izenburu berearekin, La Grenouillère. Pintura inpresionistaren teknika 1869ko udan asmatu zen, Renoirrek eta Monetek La Grenouillèreko ikuspegiak margotu zituztenean.[2]