La Orquesta Mondragón | |
---|---|
Javier Gurrutxaga eta La Orquesta Mondragón taldea. | |
Datuak | |
Jatorria | Donostia, Euskal Herria |
Musika mota | Pop-Rock |
Urteak | 1976 - gaur egun arte |
Taldekideak | |
Javier Gurrutxaga (ahotsa) Popotxo Aiestaran (komikaria) | |
Informazio gehigarria | |
http://www.laorquestamondragon.com/ | |
La Orquesta Mondragón[1] 1976an Donostian sorturiko musika taldea zen, burua eta kide ezagunena Javier Gurrutxaga zuena.
Izena Arrasate udalerriaren gaztelaniazko izenetik datorkio. Gipuzkoan gaztelaniaz eta herri hizkeran norbait Arrasatera bidaltzea ("mandarte a Mondragón") automatikoki eroa edo txoratua dagoela esatea baita, udalerri honetan Santa Ageda bainutegia eta eroetxea baitago (1897an Canovas del Castillo espainiar politikaria hil zuten lekua).
Euskal Herrian fusio musika eta antzerkia nahastu zituen talde aitzindarietako bat da. Hastapenetan taldeko bi zutabe nagusiak Javier Gurrutxaga (abeslaria, dibertigarria eta eszentrikoa) eta Popotxo Aiestaran ziren (azken hori, bere mimikaren bitartez abesti bakoitza umorezko gag bilakatzen zuen komikaria).