La bamba | |
---|---|
Ritchie Valensen, Los Lobosen, Trini Lopez (en) , Los Machucambos (en) , Dusty Springfielden, Mono Blanco (en) eta Selenaren dantza mota eta musika-lana | |
Egilea(k) | Ritchie Valens, Los Lobos, Trini Lopez (en) , Los Machucambos (en) , Dusty Springfield, Mono Blanco (en) eta Selena |
Argitaratze-data | 1983 |
Jatorrizko herrialdea | Mexiko |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | pop rock, herri-kanta, dantza folklorikoa eta son jarocho (en) |
Hizkuntza | gaztelania |
Diskoetxea | Del-Fi eta RCA Records |
Deskribapena | |
Honen parte da | Ritchie Valens (en) |
Hitzak | Ritchie Valens eta jabetza publiko |
Historia | |
Jasotako sariak | SNEP gold single (en) |
Bideoa | YouTube eta YouTube |
La bamba Mexikoko abesti tradizional oso ezaguna da. Jatorri ezezaguna du. Son jarocho estilokoa, Veracruz estatuko ereserki ez ofiziala da.
Bertsio komertzialik zabalduena Ritchie Valensek egin zuen, 1958an.[1] Arrakasta lortu du mundu mailan, eta 1987an Los Lobos taldearen bertsioa Billboard Hot 100 sarietan lehen postua lortu zuen espainierazko lehen abestia izan zen, Ritchie Valensen bizitza kontatzen zuen La Bamba filmeko abesti nagusia izan baitzen.
La bamban kantatzen diren bertsoak oso gai zabalekoak dira: emakumeei abesten zaie, harreman sentimentalak oro har, edota jarochoen (veracruztarren) bizitzan gertatzen diren egoera barregarriei. Ia bertsio guztietan agertzen diren esaldiak dauden arren, abestiaren egiturak berak aldaera pertsonalak sartzera gonbidatzen du, bat-bateko bertsoak barne. Honako hauek daude ia bertsio guztietan: