La lengua de las mariposas (euskaraz Tximeleten mingaina) 1999ko José Luis Cuerda espainiar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Manuel Rivas galiziar idazlearen Que me queres, amor? ("Nahi nauzula, maitea?") bildumako galizierazko hiru kontakizunetan oinarritua dago: bata filmaren izenburu berdinekoa, filma nagusiki oinarritu zenan, eta beste bi gehigarriak, "Saxoa lainoan" eta "Carmiña". Fernando Fernán Gómez, Manuel Lozano, Uxía Blanco, Gonzalo Martín Uriarte, Jesús Castejón, Guillermo Toledo, Tamar Novas eta Celso Bugallo aktoreek antzeztu zuten.
1936. urtea, Galizia, Uztailaren 17-18ko Estatu Kolpea jazo baina hilabete batzuk aurretik, On Gregorio (Fernando Fernán Gómez) irakasleak bere ikaslea den Moncho (Manuel Lozano) mutikoari dakien oro gogo eta pazientzia handiz irakasten dio: askatasuna, jakintza, literatura, natura, bai eta emakumeei buruzko gaiak ere. Hasiera batean Monchok ez zuen eskolara joan nahi, bertan irakasleek ikasleak jotzen zituztela esana baizioten, izan ere, garaiko irakaskuntza funtsean zigor fisikoetan oinarritzen zen. Baina On Gregorio bestelako irakaslea da, bere irakaskuntza eta ikasketa pedagogia gauzen behaketa eta azterketaren metodoan oinarritzen du. Gainera On Gregoriok mutikoaz gain bere aitarekin ere adiskidetatuko da, bi gizonak errepublikarra baidira. Aldiz, Monchoren ama emakume oso erlijiotsua izanik Errepublika begi txarrez ikusten du, amaieraldera Estatu Kolpeak arrakasta izan ondoren faxisten alde ipiniz.
Baina politikaren testuinguru mehatxagarria beti ere hortxe egongo da, bereziki On Gregorio erregimen faxistaren etsaitzat hartu duetenek erasotzen dutenean.
Honela, bi lagunak elkarrengandik aldenduz joan eta banaketa gero eta handiagoa izango da, biak inguratzen dituen testuinguruak guztiz baldintzatuta. Estatu kolpea jazo eta faxistak probintziako gobernu zibila eta militarra bereganatzean errepublikar batzuk atxilotu, kamioi batean sartu eta eraman egingo dituzte, tartean On Gregorio bera. Monchoren gurasoek, eta bereziki amak, semeak errepublikarrei ohiu egin diezaien xaxatuko du, bere "pentsamolde" politikoa agerian utziz. Monchok errepublikarrei "Gorriak!, Hiltzaileak! , Anarkistak!" ohiu egitetik hasi, eta azkenean haiek eta bere irakaslea bera daramatzan kamioiaren atzetik korrika joango da, kamioiari harriak bota eta On Gregoriori honako bi hitzak ohiukatuz:“¡Tilonorrinko! ¡Espiritrompa!” (galizieraz proboscis, alegia, "tximeleten mingaina"), hain zuzen ere, Monchok irakaslearengandik ikasitakoak.
« | - Moncho: Norbait hiltzen denean... hila da ala ez da hiltzen? - On Gregorio: Zure etxean zer diote? |
» |