La leyenda del tiempo | ||||
---|---|---|---|---|
Camarón de la Islaren albuma | ||||
Egilea(k) | Camarón de la Isla | |||
Argitaratze-data | 1979 | |||
Izenburua | La leyenda del tiempo | |||
Ekoizpen lekua | Espainia | |||
Banatze bidea | disko konpaktu | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | flamenkoa | |||
Diskoetxea | PolyGram | |||
Camarón de la Islaren kronologia | ||||
|
La leyenda del tiempo (euskaraz Denboraren kondaira) Camarón de la Isla abeslari flamenkoak 1979ko ekainaren 16an plazaratutako hamargarren albuma da. PolyGram konpainia diskografikoa argitaratu zuen. Flamenkologiaren arabera musika mota horren album garrantzitsuenetariko bat da.
Lehen unean albumak iraultzailearen definizioa jaso zuen. Hasieran flamenkoren puristek gogor kritikatu zuten baina egun klasiko bat gisa dago onartuta.[1] Albumak, batetik, elementu berritzaileak zekarren, esaterako, bxu elektrikoaren erabilera. Kolaboratzaileak, bestetik, maila altukoak ziren. Disko honetan, besteak beste, Tomatito, Raimundo Amador, Kiko Veneno mailako artistak bildu ziren.
Publiko aldetik, hasieran, harrera hotza izan zuen. Ricardo Pachón ekoizleak honako hau esan zuen: "Erosle batzuk diskoa itzuli zuten Camarónena ez zela esanez".[2] Joera hori ondoren aldatu zen. Horrela, Espainiako Rolling Stone aldizkariak egindako inkesta batean "Tiempo de leyenda" abestia estatu horren Pop/Rock historiaren laugarren abesti onena gisa gelditu zen.