La razón de mi vida

La Razón de mi Vida Eva Perón 1946-1952 bitartean Argentinako lehen damak idatzitako liburu autobiografikoa da. Manuel Penella idazlearen laguntzaz idatzi zuen, eta 1952. urtean argitaratua izan zen, Eva Perón hil baino hilabete batzuk lehenago. Argentinako historian gehien eta azkarren saldu den liburua da. Elkarrizketa tonuan idatzita dago, eta Evaren hitzaldien bilduma baten antza du. Bertan, lehen damak bere ikuspuntuak adierazten ditu: feminismoari, emakumeen rolari, lan eskubideei, txirotasunari eta peronismoari buruz, Juan Perón senarrak sortutako mugimendua. 1952. urtean, Eva Perón hil zen urtean, Argentinako Kongresuak La Razón de mi Vida liburua derrigorrezko testuliburu jarri zuen argentinar eskoletan.

Nazioartean ere arrakastatsua izan zen liburua, nahiz eta hasiera batean AEBetan publikatzea galarazi zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Evita: The Real Life of Eva Perón. Marisa Navarro eta Nicholas Fraser

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]