Labrang monasterioa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Txinako probintzia | Gansu |
Prefektura autonomo | Gannan Tibetar Prefektura autonomoa |
Konderri | Xiahe County |
Koordenatuak | 35°11′39″N 102°30′18″E / 35.194122°N 102.504918°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1709 |
Erlijioa | Geluga |
Ondarea | |
Labrang monasterioa (tibeteraz བླ་བྲང་བཀྲ་ཤིས་འཁྱིལ, bla-brang bkra-shis-'khyil, txinera tradizionalez: 拉卜楞寺; pinyinez: lābǔlèng sì), Txina ipar-mendebaldeko Gannan Tibetar Prefektura autonomoan dagoen monastegi garrantzitsua da. Gelug eskolako sei monasterio handietako bat da, Tibetetik kanpora monje kopuru handiena duena[1].
Daxia ibaiaren ertzean kokaturik dago[2]. Xiahe konderritik kilometro bakarrera eta Gansu probintziako Lanzhou hiriburutik 258 kilometro hego-mendebaldera dago[3].
Ngagong Tsunde-k (aurreneko Jamyang Zhépa) sortu zuen 1709 urtean[1]. Toki hau auketaru zuen Asiako bi kultura handiren arteko elkargunea baitzen, alde batetik kultura tibetarra eta bestetik mongoliarra. Berehala bihurtu zen budismo unibertsitate handia eta XX. mendearen hasieran lau mila monje budista izatera iritsi zen.
Eskualdean tibetarren boterea bertan finkatzen zenez Tibeten gertaturiko aliantza, matxinada eta konfliktoek ere eragin handia izan zuen Labrang monasterioan[4]. 1917 urtean Ma Qi general musulmanak monasterioa okupatu zuen eta hurrengo hamarkadan borroka ugari izan ziren musulman eta tibetarren artean[5].
Txinan 1966an abiaturiko Iraultza Kulturalaren garaian monasterioa hustu eta monje guztiak herrietara lan egitera bidaliak izan ziren. 1980an monje batzuk itzuli eta monasterioa martxan jarri zuten berriz. Gobernuak monjeen kopurua 1.500-era mugatu zuen[6].
1985eko apirilean bilera eraikinak sua hartu zuen. Eraikin berria 1990an inauguratu zuten.
Monasterioak herriaren mendebaldeko zatia hartzen du. Horma zuriek eta teilatuaren itxura okertuek tibetar eta Indiako Vihara arkitektura estiloak erakusten dituzte.
Monasterioan 18 areto eraikin, sei eskola, estupa bat eta 60.000 sutra dituen eremua ditu. Budismoari loturiko museo bat ere badu, Budaren estatua eta margola ugari dituena, bai eta tibeteraz idatziriko liburu ugari ere.
Honako hauek dira monasterioko eraikin aipagarrienak[3]: