Behaketa data Garaia J2000 Ekinokzioa J2000 | |
---|---|
Konstelazioa | Piscis Austrinus |
Igoera zuzena | 23h 05m 52.03604s[1] |
Deklinazioa | −35° 51′ 11.0475″[1] |
Itxurazko magnitudea (V) | 7.34[2] |
Ezaugarriak | |
Mota espektrala | M0.5V[3] |
U−B kolore indizea | +1.18[2] |
B−V kolore indizea | +1.50[2] |
Aldakor mota | Balizko |
Astrometria | |
Abiadura erradiala (Rv) | +9.7 km/s |
Berezko mugimendua (μ) | IZ: +6,768.20[1] mas/u Dec.: +1,327.52[1] mas/u |
Paralajea (π) | 305.26 ± 0.70[1] mas |
Distantzia | 10,68 ± 0,02 au (3,276 ± 0,008 pc) |
Magnitude absolutua (MV) | 9.8 |
Zehaztasunak | |
Masa | 0.503 ± 0.025[3] M☉ |
Erradioa | 0.459 ± 0.011[3] R☉ |
Argitasuna (bolometrikoa) | 0.033 L☉ |
Tenperatura | 3,626[3] K |
Metaltasuna [Fe/H] | −0.22 ± 0.09 dex |
Biratze abiadura (v sin i) | 1 km/s |
Beste izendapenak | |
Datubase erreferentziak | |
SIMBAD | data |
ARICNS | data |
Lacaille 9352 (GJ 887 / HIP 114046 / LHS 70) gure Eguzkitik 10,74 argi urtera dagoen, gure Eguzki-sistematik hurbilen dauden izarren artean hamargarrena delarik. Piscis Austrinus konstelazioan dago, Grusekin duen mugatik gertu, Beta Piscis Austrinigandik hego-ekialdera eta Gamma Piscis Austrini eta Delta Piscis Austrinigandik hego-mendebaldera. +7,34 itxurazko magnitudekoa, ezin daiteke begi hutsez ikusi.
Lacaille 9352 Nicolas Louis de Lacaillek 1763ko bere katalogoan sartu zuen izarretako bat da, katalogo horretan hego hemisferiotik behatutako 9766 izar agertzen direlarik. Gurekiko, 6,9" urtean mugitzen da, laugarren mugimendu propiorik handiena duen izarra.
M1.5V espektro motakoa, Lacaille 9352 3700 gradu kelvineko tenperatura efektiboa duen nano gorri bat da. Eguzki argitasunaren %1 ingururekin, bere metaltasuna gure eguzkiarenaren %60koa da. Bere diametro angeluarraren neurria, linboaren iluntzea (1,388 arku milisegundo) kontutan hartuta, bere erradioa kalkulatzea ahalbidetzen du, Eguzkiak duenaren %64koa dena, beste iturri batzuk, berriz erradio txikiago bat estimatzen dute, eguzki erradioaren %49koa. Bere masa, gure eguzkiarenaren erdia da.
Lacaille 9352ren gure eguzkiarenganako hurbiltasuna kontutan hartuta, izar honek interes astronomiko handia izan du. NASAren Space Interferometry Mission (SIM)en lehenengo helburutzat aukeratua izan da, hiru lur masako masa duten planeten aurkikuntza proiektua izarragandik gertuen dauden 2 unitate astronomikoetan zehar. Orain arte, Hubble espazio teleskopioak ez du planeta erraldoiren baten edo nano marroi baten tamainako objekturik detektatu izar honen inguruan. Igorritako argi infragorria barne, balizko planeta lurtar batek (ur likidoa izateko gai litzatekeena) Lacaille 9352 izarragandik 0,22 unitate astronomikoko distantziara egon beharko luke.