Laetitia Ky

Laetitia Ky

Bizitza
JaiotzaAbidjan1996ko ekainaren 15a (28 urte)
Herrialdea Boli Kosta
Hezkuntza
HeziketaInstitut National Polytechnique Félix Houphouët-Boigny (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakartista, estilista, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta aktorea

laetitiaky.com
IMDB: nm11514859 Allocine: 912186
Facebook: Laetitia-Ky--310901365993486 Twitter: laetiky Instagram: laetitiaky TikTok: laetitiaky TED: laetitia_ky Edit the value on Wikidata

Laetitia Ky (Abidjan, 1996ko ekainaren 15a) Boli Kostako aktore eta artista feminista bat da, eta bere ile txirikordatutik abiatuta egiten ditu eskulturak.

Abidjanen jaio zen, 1996an, familia apal batean. Bost urte zituenetik aurrera hasi zen bere ilea txirikordatzen; nerabea zela YouTubeko bideoak eta edertasun blogak gogoko zituen.[1][2][3][4][5] 15 urterekin batxilergo literarioa lortu zuen, eta merkataritza ikasketak hasi zituen Jamusukroko Institutu Nazional Politeknikoan.[6]

2016an, ilea txirikordatuz eskulturak egiten hasi zen, eta Instagram, Facebook eta Twitter sareetan argazkiak argitaratzen.[7] Txirikordak egiteko, hainbat material erabiltzen ditu: metalezko hariak, esekigailuak, hariak, wax-ak edo ile-luzapenak.[8][9] Feminismoa da bere inspirazio iturrietako bat, bereziki #MeToo mugimenduaren unean.[10][11] Modan dituen inspirazioen artean, Jean-Paul Gaultier aipatzen du. 'Afro-punk' deklaratu zuen bere burua.[12][6]

"KY braids" deitzen die waxarekin egiten dituen txirikordei, eta, 2017an, lehen tailer bat antolatu zuen Abidjaneko Bushman tabernan, bere teknikak transmititzeko.[13][14] Urte berean, Di'Ja abeslariarekin kolaboratu zuen, bere txirikordak eginez, argazki shooting baterako.[15]

2018an, arropa marka bat kaleratu zuen, Kystroy, wax eta bakero zirtzilduak nahastuz.[16][17]

Batzuetan, modako markekin lan egiten du beren produktuak sustatzeko bere ile-eskulturekin, hala nola Umòja zapata etikoen markarekin 2019ko amaieran, Marc Jacobsekin 2020an, Giuseppe Zanottirekin 2021ean, edota Applerekin.[18][19][20][21][22]

Philippe Lacôteren La Nuit de rois filmean jokatu zuen, zeina 2020ko Veneziako Mostrarako hautatu zuten, Orizzonti sailean. Philippe Lacôterekin batera, Angulemako Zinema Frankofonoaren Jaialdian aurkeztu zuen filma, eta Errealizazioaren saria eta Musikaren saria jaso zituen.[23][24][25]

2021eko udazkenean, Giacomo Abbruzzese zuzendari italiarraren Disco Boy filmean parte hartu zuen, eta, 2022ko apirilaren 5ean, Princeton Architecal Press argitaletxearekin, Love and Justice: A Journey of Empowerment, Activism, and Embracing Black Beauty izenburuko liburua argitaratu zuen.[26][27][28]

2022an Veneziako Biurtekoan parte hartu zuen, Boli Kostaren ordezkaritzaren barruan.[29][30] Ordezkaritza hartako sei artistetan gazteena zen. Bere ile-eskulturen argazkiak erakutsi zituen, eta, hasierako ongi etorrian, bere ilea lore-sorta forman landuta agertu zen.[31]

Italiako Lis10 galeriak errepresentatu zuen Arezzon eta Parisen.[32]

Sariak eta aipamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an, On The Rise Côte d'Ivoire sailkapeneko etorkizun handiko 20 gazteetako bat izan zen.[33] Urte berean, Blog, influence digitale et innovation media kategoriako Jeunesse Francophone 35.35 sarietako bat jaso zuen.[34] 2019an jarraitu beharreko 100 talentu berrietako bat izan zen, Paper aldizkariaren arabera.[35] 2019ko amaieran, TikTok aplikazioarekin elkarlanean antolatutako Edite Model Look lehiaketaren Sorkuntza Digitala kategoriaren lehen edizioa irabazi zuen.[36]

2020an, Shorty Awards sarien hamabigarren edizioko “Instragrama” kategoriako finalistetako bat izan zen.[37][38]

2021ean, errekorren Guinness Book Liburuan sartu zen, bere ile propioarekin sokarako jauzirik handiena egin duen pertsona gisa.[39] Errekor hori 2021eko martxoaren 2an lortu zuen, Abidjanen.[40]

2021eko udazkenean, PRIMUD sarien (Prix international des musiques urbaines et du coupé décalé) "Arte-emakumea" kategorian izendatu zuten.[41]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Laetitia Ky's strong hair and its powerful message. 2019-01-31.
  2. These 5 Women Are Living Works of Art, From Their Neon Braids to Natural Hair Sculptures. 2018-05-31.
  3. Meet The Digital Creator Winners Of Elite Model Look 2019. .
  4. Raphaëlle Constant. (2022-03-08). L'Afrique qui gagne - Laetitia Ky, une féministe rebelle du cheveu. .
  5. Flora Eveno. (2018-06-08). Les sculptures capillaires afro-féministes de Laetitia Ky. .
  6. a b Loraine Adam. (2018-10-09). «Laetitia Ky, celle qui parlait avec ses cheveux» Afrique Magazine (385): 108-109..
  7. Tamasin Ford. (2017-10-22). «Ivory Coast's hair sculptor Laetitia Ky» BBC News.
  8. Devon Abelman. (2017-06-23). Laetitia Ky's Hair Sculptures Will Blow Your Mind. .
  9. Les folles coiffures d'une artiste défient les lois de la gravité. 2017-10-28.
  10. Charlotte Arce. (2017-11-11). Cette artiste ivroirienne illustre le harcèlement sexuel avec ses cheveux. .
  11. Nellie Peyton. (2017-11-03). Ivorian artist puts a twist on #MeToo: she says it with her hair. .
  12. Céline Bernath. (2017-04-11). L’univers créatif et pop de Laetitia Ky. .
  13. Aurélie Bazzara. (2017-06-22). «Cette Ivoirienne sculpte ses cheveux au nom du féminisme» 20 minutes.
  14. Les Ateliers KY Braids de Laetitia KY. 2017-05-17.
  15. Laetitia KY And Di’Ja Collaborate, In This Colourful Photo Series About ANKARA INSPIRED Hair Braids. 2017-06-22.
  16. «Laetitia Ky, la jeune artiste Ivoirienne fait son grand retour» Elle 2019-01-30.
  17. Adaobi Onyeakagbu. (2018-08-13). Meet Laetitia Ky, Ivorian artist who makes sculptures out of her hair on Instagram. .
  18. Bdc Production - Umòja x Laetitia Ky. .
  19. Zoë Ettinger. (2020-08-01). A TikTok-famous artist who sculpts her dreadlocks partnered with Mark Jacobs on new fashion campaign. .
  20. Giuseppe Zanotti invite Laetitia Ky, artiste virtuose des cheveux, à porter ses sandales iconiques. 2021-03-30.
  21. Arianna Patuzzi. (2021-06-15). Giuseppe Zanotti torna con un drop di Icons. .
  22. Yassin Ciyow. (2022-06-15). «Côte d’Ivoire : Laetitia Ky, icône féministe et sculptrice capillaire» Le Monde.fr.
  23. Julien Fleury. (2021-08-29). Festival du film d'Angoulême : Valois de diamant pour "Une histoire d'amour et de désir". .
  24. Goodfellow, Melanie. (2020-07-28). Memento boards Venice title ‘Night Of The Kings’ (exclusive). .
  25. L'invité - Philippe Lacôte, Laetitia Ky. 2021-09-11.
  26. Nesrine Malik. (2022-03-31). ‘Some people are freaked out’: how Laetitia Ky tackles abortion, sexism and race with her extraordinary hair. .
  27. HarvardBookStore. (2022-04-05). Laetitia Ky discusses "Love and Justice" with Noelle Chung. .
  28. Le long-métrage "Disco Boy" en tournage dans l'île. 2021-10-06.
  29. Biennale Arte 2022 | National Participations. 2022-02-02.
  30. Martin K.. (2022-03-24). 59è Biennale des Arts de Venise : la Côte d’Ivoire représentée par six artistes - Opera News. .
  31. Roxana Azimi. (2022-04-23). «À la Biennale de Venise, montée en gamme de la Côte d’Ivoire et première fois réussie pour l’Ouganda» Le Monde.fr.
  32. Redazione. (26 février 2023). Dalla Biennale di Venezia a Carrara, incontro con Laetitia Ky l’artista-attivista. .
  33. On the rise Côte d’Ivoire 2018. .
  34. Les 35 jeunes qui font bouger l'espace francophone en 2018. .
  35. «PAPER Predictions: 100 People Taking Over 2019» Paper 2019-01-29.
  36. Le Roy Le Marrec, Manon. (2019-11-19). Et les gagnants du concours Elite Model Look 2019 sont.... .
  37. Laetitia KY - The Shorty Awards. .
  38. Perelli, Amanda. (2020-03-10). Exclusive: All the finalists for this year's Shorty Awards, which won't be a physical event for the first time in 12 years because of the coronavirus, Business Insider - Business Insider Malaysia. .
  39. Record breakers in pictures: Hair-skipping woman and the fastest cat on a scooter. 2021-09-16.
  40. Most skips over a person's own hair in 30 seconds. .
  41. Rolyvan Kotto. (2021-10-25). PRIMUD 2021 Catégorie Femme de l'Art : Les favoris et les outsiders !. .


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]