Wikipediako artikulu anitzetan txinerazko, japonierazko, koreerazko eta vietnamerazko karaktere bereziak erabiltzen dira. Mendebaldeko sistema eragileak dituzten ordenagailu askok ez dituzte karaktere hauek erakusten lehenetsitako aukera moduan.
Kutxatxoak, galdera ikurrak edo testu nahasia (mojibake izenarekin ere ezaguna) ikusiz gero, karaktere hauek ikusteko euskarri egokirik instalatuta ez dagoela esan nahi du.
Asiako karaktereak web arakatzailean eta beste aplikazioetan ikusi ahal izateko, Asiako letra-tipoak dakartzan paketea deskargatu eta instalatu:
Windows XPrako instalazio CDa behar da asiar karaktereentzako euskarria instalatzeko.
Windows Vistak japonierazko karaktereentzako euskarria dakar lehentsita. Ez da ezer egin behar.
Asiar karaktereak ondo ikusteko Apple-ek eskuragarri utzitako pakete egokia instalatu behar da. Hizkuntza bakoitzak karaktere multzo bat behar du.
Behin hizkuntza paketea instalatuta, behar den karaktere multzoa aukeratu behar da arakatzailearen karaktereen aukeretan.
ttfonts pakete egokia instalatu behar da.
Fedora Core 3rako paketeak hauek dira: ttfonts-zh_TW (txinera tradizionala), ttfonts-zh_CN (txinera sinplifikatua), ttfonts-ja (japoniera) y ttfonts-ko (koreera). Adibidea:
yum install ttfonts-ko
Fedora Core 3rako paketeak hauek dira: fonts-japanese, fonts-chinese, eta fonts-korean. Instalatzeko:
yum install fonts-japanese fonts-chinese fonts-korean
Txinerazko, japonierazko edo koreerazko testuak egoki irakurtzeko hurrengo paketeetako bat instalatu behar da:
Japonierazko paketea instalatzeko komandoaren adibidea:
apt-get install ttf-kochi-mincho
DVDtik instalatu bada, ez da ezer egin behar.