Lalo Schifrin | |
---|---|
(2006) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Boris Claudio Schifrin |
Jaiotza | Buenos Aires, 1932ko ekainaren 21a (92 urte) |
Herrialdea | Argentina Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | National School of Buenos Aires (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, piano-jotzailea, orkestra zuzendaria, jazz musikaria, soinu banda konpositorea, estudioko musikaria eta musika-moldatzailea |
Lantokia(k) | New York |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Lalo Schifrin |
Genero artistikoa | jazza bossa nova Bebopa rock musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa giltzadia |
Diskoetxea | Audio Fidelity Dot Records MGM Records Tico Records (en) Colpix Records (en) Colgems Warner Records CTI Records (en) Tabu Palo Alto Records (en) Paramount Records Atlantic Records Verve Records (en) |
schifrin.com | |
|
Lalo Schifrin, jaiotze izen-deiturez Boris Claudio Schifrin (1932ko ekainaren 21a, Buenos Aires) judu jatorriko argentinar musikagile, pianojotzaile eta musika zuzendaria da. Jazz musikan jardun izan du nagusiki; zinemarako hainbat soinu banden egilea ere da. Lau Grammy Sari irabazi zituen, baita sei Oscar Sarien izendapen ere.
Clint Eastwood aktoreak antzeztutako Dirty Harry film multzoko soinu banden egilea izateagatik ospetsu bilakatu zen. Mission: Impossible eta Starsky and Hutch telesailetako musika ere ondu zuen.