Lamu uharteak | |
---|---|
Mota | Uhartedi |
Geografia | |
Koordenatuak | 2°06′12″S 41°01′14″E / 2.1033°S 41.0206°E |
UTC ordua | UTC+03:00 |
Estatu burujabe | Kenya |
Province of Kenya | Coast Province |
Ur-gorputza | Indiako ozeanoa |
Lamu uharteak Kenya estatuan barne eta Somaliatik gertu dagoen uharte multzo bat da, Indiako ozeanoan. Uharte horien artean ezagunena Lamu da, Gizateriaren Ondare izendatua. Beste uharteak Pate, Manda, Kiwayu eta Toto Manda dira. Kiwayun Kiunga Itsas Erreserba Naturala dago. Mandan aireportu txiki bat dago.
Uharte hauetan aztarna arkeologiko interesgarriak daude, bereziki swahili kulturaren elementuak, esaterako Takwa eta Manda, Manda uhartean, Shanga Paten eta Shela Lamun. Uharteak, bestetik, mangladiz inguratuta daude eta aztarna arkeologiko horietara ailegatzeko itsasotik mangladien bitartez heldu behar da.
Txinatarrek uharte hauetan komertziatzen ibili ziren XV. mendearen inguruan. Ondorioz zenbait aztarna aurkitu da: portzelana antzeko objtuak, hilerri bat, herri baten aztarnak. Dena dela, deigarriena pertsona askoren itxura txinatarra da.[1]