Lan-kanta[1] lan fisiko eta errepikakorrak egiten dituzten pertsonek a capella abestutako abesti erritmikoa da; ziurrenik, lan horiek egitean asperdura gutxitzea da abesti horien arrazoia; era berean, abesti horien erritmoak lanak egiten dituzten pertsonen mugimendu fisikoa sinkronizatzeko balio du. Kantu horien hitzak, maiz, inprobisatu egiten dira kantatzen den bakoitzean: inprobisazio horri esker, langileek gai jakin batzuei buruz hitz egin dezakete, hala nola esklabotzatik ihes egiteari buruz (esklabo estatubatuarren kasuan) edo itsasontzi bateko kapitainaz eta lan-baldintzez kexatzeko (sea shantyen kasuan). Horregatik, laneko abestiak lagungarriak izan daitezke langileen arteko batasun sentimendua sortzeko. Bluesaren aitzindaritzat ere hartzen da.
Flamenkoan, maiz agertzen dira mota horretako kantak. Genero klasiko batzuk (trillerak, minerak, tarantak, cantes de fragua, etab.) lan-kanten adibide nabarmenak dira.
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |