Lanak eta egunak | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Hesiodo |
Sorrera-urtea | K.a. VIII. mendea[[Kategoria:Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea hamarkadako liburuak]] |
Izenburua | Ἔργα καὶ Ἡμέραι |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | didactic poetry (en) eta olerkigintza |
Hizkuntza | Homeric Greek (en) |
Fikzioa | |
ikusi
|
Lanak eta egunak (antzinako grezieraz Ἔργα καὶ Ἡμέραι, batzuetan, bere latinezko izena den Opera et Dies izenburuagatik ezaguna), Hesiodok K.a. 700 inguruan idatzitako 800 bertsoko olerki greziar bat da.
Lan honen abiapuntua Hesiodo eta bere anaia Persesen arteko haserrea dugu, azken honek aitaren ondasun guztiak bereganatu dituelako. Ekintza hau aitzakiatzat hartuz, giza bizitza bideratzen duten indarren arazoa plazaratzen du. Zeus dugu hemen ere antolatzailea, gizakien arteko dike-a, justizia, ezarri duena. Justizia eta lanaren goraipamena egiten du. Azken aldera lan ezberdinei buruzko aipamenak egiten ditu eta noiz den sasoirik hoberena haiek aurrera ateratzeko.
Lanak eta Egunak tradizio epikoarekin erabat hausten du. Ez ditu urruneko kontuak aipatzen, hurbilekoak baizik. Ez dute Musek hitz egiten, gaiak era objektibo baten kontatzen saiatzen den gizon anonimo baten ahotik baizik, eta gizon konkretu batek beste pertsona zehatz batzuei hitz egiten die bere bizitza pribatuko adibideak azalduz. Hesiodok kontatzen dituen egi orokor guztiak bere egoera pertsonaletik abiatzen dira: bere anaiarekin duen liskarretik. Lehendabizi, berak hitz egiten dio Persesi, ondoren auzia erabaki behar duten erregeek hitz egiten dute. Baina gai partikularra berehala bihurtzen da printzipio kontua, eta handik ateratzen diren ondorioak orokorrak izango dira.
Lan honen eskema honako hau litzateke[1]:
a) Hitzaurrea.
b) Justizia: bi Erideak, Prometeoren mitoa, aroen mitoa, Belatzaren eta Urretxindorraren fabula, Justiziari gonbidapena, Zeusenganako konfiantza, Persesek justizian konfia dezan gonbidatzen du.
c) Lana: aholkuak, nekazariaren egutegia, nabigatzeko egutegia, ondorioak.
d) Egunak.
Olerkia, bi egi orokorri buruzkoa da: lana da gizakiaren patu unibertsala, baina soilik lan egiteko prest dagoenak ahal izango du horrekin. Adituek, lan hau, greziar kontinenteko nekazal krisialdi baten testuinguruan interpretatu dute, lur berrien bila joateko kolonizazio bat inspiratu zuena.
Lan honek, Gizakiaren bost Aroak erakusten ditu, aholkuak eta jakinduria ere izateaz gain, lan ondratuzko bizi bat aholkatuz eta nagikeria eta epaile bidegabeak erasoz (Persesen alde egin zutenak bezala), baita lukurantzaren praktika ere. Lurretik, noraezean, bidegabekeria eta justizia zaintzen doazen hilezkorrak deskribatzen ditu. Olerkiak, lana, on guztiaren jatorri bezala hartzen du, gizakiek zein jainkoek, nagiak gorroto baitituzte, erlategi batetako erlamandoak diruditenak.