Lardero | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Errioxako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Errioxa | ||||||||||
Alkatea | Juan Antonio Elguea Blanco (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Lardero | ||||||||||
Posta kodea | 26140 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 26084 | ||||||||||
Herriburua | Lardero | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°25′34″N 2°27′41″W / 42.426111111111°N 2.4613888888889°W | ||||||||||
Azalera | 20 km² | ||||||||||
Altuera | 438 m | ||||||||||
Mugakideak | Alberite, Albelda de Iregua, Logroño, Villamediana de Iregua, Entrena eta Navarrete | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 11.658 (2024) 337 (2023) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 583 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Matrikula | LO | ||||||||||
aytolardero.org |
Lardero Errioxako udalerria da, 2020an 10.813 biztanle zituena. Logroñoren metropoli eremuan kokaturik dago, hiriburutik 5 km hegoaldera.
1934an La Pila mendian eta la Sala de los Moros eremuan aurkituriko aztarnek erakusten dute K.a. VIII eta VI mendeen artean zelta herriek populatu zutela gaur egun Lardero dagoen eremua.
Pascual Fernández historiagileak dioenez Lardero izena latinezko lardarius hitzetik dator eta "urdaigilea" esan nahi du, izan ere erromatarren garaian produktu gazituak ekoizten baitziren bertan. Erromatarren galtzada bat bada Lardero San Cristobal eta Atayo herriak lotzen zituena, azken biak hutsik daude gaur egun[1]. San Cristobal herrixka Larderotik 500 metrotara dago eta 1867an mosaiko bat eta beste hainbat aztarna aurkitu ziren[1].
XI. mendean Naiarako foruan Ladrero izeneko herri bat aipatzen da, Lardero izango zela uste da. 1040an eta 1060an dataturiko testamenuetan aipatzen da Lardero.
1350an despopulazioa ekiditeko Logroñoren barnean sartu zen.
1645ean lehenengo alkatea izan zuen, 1820an villa titulua jaso zuen eta azkenik 1834an Logroñorengandiko independentzia lortu zuen[1].
XXI. mendea hastearekin batera populazioa nabarmen handitu zuen Logroñoren hedapenaren ondorioz etxe berri ugari eraiki baitziren.
Nekazarita izan da Larderoko jarduera ekonomiko nagusia historian zehar. Mahastiak eta fruita arbolak izan dira nagusi, mertxikak, udareak, sagarrak...[2]
2018ko Ogasunaren Errenta Aitorpenaren arabera Errioxako herri aberatsena da Lardero eta Estatu mailan 200 aurrenekoen artean dago[3].
Lardero Logroñorekin bat eginda dago dagoeneko eta hiriko autobusen ibilbideek Lardero ere hartzen dute[2].
Larderoko jai nagusiak San Pedro eta San Martzial jaiak dira, ekainaren 29an eta 30ean izaten direnak[8]. Urtarrilaren 5 eta 6an "kintoen" jaia ospatzen da.
Larderoko kirol taldea Club Deportivo San Marcial da[9].