Las herederas (2018ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2018 |
Izenburua | Las herederas |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Paraguai, Frantzia, Alemania, Uruguai, Brasil, Norvegia eta Italia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta LGBTeei buruzko filma |
Iraupena | 95 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Marcelo Martinessi (en) |
Gidoigilea(k) | Marcelo Martinessi (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Sebastián Peña Escobar (en) Marcelo Martinessi (en) |
Edizioa | Fernando Epstein (en) |
Argazki-zuzendaria | Luis Armando Arteaga (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Paraguai |
Historia | |
Nominazioak | |
|
Las herederas 2018ko Marcelo Martinessi paraguaiar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
2018ko Berlinalean estreinatu zen, eta Emakumezko interpretazio onenaren Zilarrezko Hartza (Ana Brun) eskuratu zuen.[1] 2018ko Donostiako Zinemaldian Sebastiane Latino saria jazo zuen.[2]
Asunción, Paraguai. Chela eta Chiquitaren arteko bikote-harremana hondatzen ari da. Batez ere, haien egoera ekonomiko zailari aurre egiteko oinordekotzan jasotako ondasunak saltzen hasi zirenetik. Chiquita, bien artean dinamikoena, iruzurra leporaturik espetxeratzen dutenean, Chelak bertan behera utzi beharko du burges txikiaren bizitza erosoa eta, bere automobila erabilita, andre zahar batzuentzako taxi-zerbitzu bat jarriko du martxan. Ustekabean Angy ezagutuko du, bere bezero baten alaba, bera baino emakume gazteagoa eta oso irekia. Bat-bateko lanarekin batera, harreman berri horrek eragin sakona izango du Chelaren bizitzan eta barne-iraultza piztuko dio.[1]