Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Lateralitateak gizaki edo beste animalia batek ezker edo eskuineko eskuak eta hankak erabiltzeko joera, erraztasun eta trebeziari egiten dio erreferentzia. Eskuinak eskuin eskuaz eta hankaz jarduteko joera eta erraztasuna duten pertsonak dira; ezkertiak edo ezkerrak, berriz, ohiko mugimenduetarako ezker eskua eta hanka erabiltzeko joera dutenak. Adibidez, pertsona ezkerti baten ohiko ezaugarria da ezker eskuaz idaztea. Pertsona gehienak ezkerrak ez, baizik eskuinak izaten dira; kultura zein den, ezkertiak biztanle guztien % 5 - % 25 bitarte izaten dira.[1] Ezkerrak gutxiengo direnez gero, eguneroko objektuak eskuinentzat diseinaturik izaten dira gehienetan; horren ondorioz, ezkertiek zailtasunak eta oztopoak izaten dituzte euren eguneroko bizimoduan. Adibidez, ateetako eskutokia eskuinaldean izaten da gehienetan, eskuinek ateak errazago zabaltzeko. Ezkertia izateko arrazoiak hiru eratakoak dira: kulturalak (egun ohikoa ez bada ere, garai batean ezkertiak eskuin eskuaz idaztera behartzen zituzten), fisiologikoak (hormonalak, zehatzago) zein genetikoak (ezkertasuna gurasoengandik seme alabengana igarotzeko joera dago). Aldi berean, ezkertiarra izatea, ezker eskuaz edo hankaz baliatzeko joeraz haraindi, bestelako ezaugarrietan ere faktore adierazgarria dela hauteman da, adibidez ezkertiek ahalmen espazial handiagoa matematika trebezia izan eta dislexia jasateko joera handiago izaten dutela egiaztatu da.
Duela denbora asko ezkerti izatea sinbolo txartzat hartu da. Hau biblia sortu zen denboratik ona horrela izan da, honen arabera, Jainkoarengandik onartuak izan zirenak bere eskuinean kokatuta zeuden. Horregatik, zera ondoriozta dezakegu: ezkerrean zeudenak ez direnez aipatzen, Jainkoaren onarpena ez dutela esaten da. Latinaren erroa hartzen badugu, askoz ere txarragoa da bere esanahia. Honen arabera, ezkerretik datorren guztia txarra edo okerra da (latinetik sinister, sinistra, sinistrum = ezkerra). Gainera, haientzat ezkerti izatea zorigaitza da. Beste esanahi bat oker, ez zuzen, da. Hitzaren jatorrian ez dugu aurkitzen latinetik datorren sinistra kontzeptua. Hori aipagarria da, garai hartan ez baitzegoen txartzat hartuta, baina gaur egun, gure hiztegian konnotazio txarrean geratu zaigu. Bai adjektibo eta izen bezala. Beste alde batetik, frantsesez gouche, ezkerra esan nahi du. Hitz honek, baita ere, oker esan nahi du, makur, astun, trauskil, trakets, modagaitz edota baldar. (Donner a gauche = bide txarretik joan; du côte gauche = sasikume) Erderaz, izquierda. Etimologo guztiek hitza XII. mendekoa dela diote, preerromatarren hizkuntzatik hartutakoa, latinaren aurretik. Alde batetik gure hizkuntzako esku hartzen du izquierda hitzak eta beste alde batetik, oker. Hitz hauek, hitzaren jatorri posible baten jakinaren gainean jartzen gaituzte.
Denboran zehar, ezkertiak sineskera eta jazarpen askoren kausa izan dira. Erlijio askotan fama txarra izan dute. Islamean pertsona zikintzat hartzen dira eta kristautasunean, bestalde, Azken Epaikatan Jainkoaren eskuinaldean, aukeratuak daude, ezkerraldean, berriz, kondenatuak. Gainera, ezkerra emakumearen simbolotzat hartu izan da historian zehar. Azken erlijio honetan (Kristianismoa) emakumea betidanik maltzurtzat hartu da. Honegatik alde hori haientzat madarikaturik dago. Esan beharra dago, bendizioa eskumako eskuarekin egiten dela. Zenbait zibilizaziotan, baita ere, antzekoa gertatu zen. Erroman ezpatari ezkertiak, eskua alde batera lotzera behartuta zeuden, eskumaz borrokatuz. Japonian emakume ezkertiek eskumatien plantak egin behar zituzten, gizonak bestela ez zirelako haiekin ezkontzen. Erdi Aroan, deabruaren laguntzailetzat hartuta zeuden emakume ezkertiak, sorginak zirela esaten zuten eta bat baino gehiago, honengatik, bizirik erre egin zuten. Gaur egun, Europako zenbait herrialdetan, lapur edo hiltzaile bat bilatzen denean, ezkertiek lehentasuna dute hori izateko. Honetaz gain, nork ez du nozbait esan “Jo, ezkerreko hankarekin esnatu naiz!”. Honek, zenbaitentzat, egun txarra edo madarikatua izango dutela esan nahi du. Hau azaltzeko esanahi lerdel bat hurrengoa da: deabrua ezkerrean esertzen da. Hospe txar hori deabruaren agerpenaren aurretik dago gure bizitzan. Erromatarrak hegaztien hegaldian fijatzen ziren beren aurresanetarako, ezkerretik hegan egiten zutela ikusten zutenean, etorkizun txarra edukiko zutela esaten zuten. Ezkertiak Deabruaren serbitzaritzat hartu ohi dira, Erdi Aroan bezala. Hori “desberdinak” direlako esaten da, hots, Jainkoak izaki ezkumatarra sortu zuelako.
Gaur egun, errespetu handiagoz tratatzen ditugu. Honen adibide bat, 1975. urtean sortu zen Ezkertien Erakunde Internazionala da. Beren eguna abuztueren 13an da. Left Hand (West Virginia, EEUU) bizilagun guztiak ezkertiak dira. Hala ere, gure eguneroko bizitzan oraindik historiaren zati bat gelditzen da. Adibiderik argiena politikan ematen da. Betidanik alderdi apur bat erradikalak, pentsamendu libaralagoa edo herriaren alde daudenak ezkerreko alderditzat hartzen dira. Alderdi hauek, gehienetan, ez dira oso kontserbadoreak, horrek zer esan nahi du, elizarekin ez datozela bat, beraz, arraroak dira, edo bestala esanda ezker alderdikoak.
Ume eta ez hain ume askorentzat artaziekin moztea edo txorrota irekitzea arazoa izan daiteke. Askotan mundua pertsona eskumatientzat eginda dagoela nabarmentzen da. Idazterakoan, baita ere arazoak izan ahal dituzte. Historian zehar, idazterakoan traketsak direla esan da. Ez da urrun geratzen ikasleak eskumarekin idaztera behartzen zitzaien garaia. Gaur egun, populazioaren %10 edo 15 ezkertia da. Pertsona hauek idazteko teknika bereziak dituzte. Gehienetan arkatza gorputzerantz bultzatzeko joera dute, nekagarria eta ezerosoa delarik. Mugimendu horretan ukondoarekin indarra egiten da gorputzerantz, tensioa eraginez. Idazteko hiru modu dituzte:
Paperaren kokapena: Ezkertiei gehien laguntzen dien faktoreetako bat paperaren posizioa da. Modurik egokiena, papera ikaslearen aurrean izanda da eta bere ezkerraldean, zentrimetro batzuk urrunduz. Gero, eskumalderantz mugitzen da, orria apur bat okertuta utziz. Honela, mugimendu hobeago bat egingo dute eta lerroak zuzenago egingo dituzte idaztean. Lehen aipatu diren hiru idazteko formetatik egokiena garatzeko aukera izango dute: eskua lerroaren azpitik kokatuz, testua ikusi daiteke eta eskuak ez du idatzitakoaren boligrafo tintarik korritzen. Gorputzaren kokapena: Horrela eseri behar dira:
Eskuaren posizioa eta arkatza nola heldu: Askotan denbora luzean idaztean, eskuan mina izan dezakete. Eskua erlajatzeko gelditu behar dira eta ezin dute hain azkar idatzi. Beraz, arkatza heltzeko modu desberdinak frogatu behar dituzte. Helburua beren hatzamarrak, eskumuturra eta besoa naturalki mugitzea da. Gainera, ezkertiek arkatza gogor heltzeko ohitura dute, txarto heltzen badute edota ondo eserita ez badaude. Arkatza oratzeko modurik ezagunena “tripodearen harpena” da. Hatz erakuslea eta lodia fintasunez arkatzaren aldeetan jartzen dira eta erdiko hatzamarra arkatzaren azpitik joan behar da. Honela, idaztean, arkatza ez da mugituko.
XIX.mendean ikusi zen garunak bi hemisferio zituela eta bakoitzak funtzio konkretu batzuk betezen zituela. Ezkerrekoak hizkuntza, kalkulu matematikoa eta gorputzaren eskumaldeko zenbait mugimendu zuzentzen zituela eta eskumakoak, aldiz, espazio bisuala, musika eta gorputzaren ezkerraldeko zenabait mugimendu.
Honekin alderdi fisiologikoa azalduta geratu zen, baina zergatik hain ezkerti gutxi? Herentzia da hipotesirik onartuena. Ume batek ezkerti izateko %10-eko posibilitatea bakarrik dauka aita ezkertia bada, %20 ama bada ezkeria eta %50 biak badira. Hau gen bakar batean garatuko da bi alelomorfoekin, hots, R, emaileak, eskumaren erabilera transmitituko du; L, hartzaileak, ezkerraren erabilera. Norbaitek gurasoen R, edo R batena eta L bestearena heredatzen badu, eskumatiarra izango da, baina L bakoitzetik heredatzean ezkerti izatea lortu daiteke. Hala ere, gainerako seme erdia eskumatia izango da, nahiz eta guraso biak ezkertiak izan. Hori hezkuntzaren ondorioz gerta daiteke.
Ikerketa batek erakutsi duenez, ezkertien artean ohikoagoak dira arazo psikologikoak eta psikiatrikoak, hiri ingurunetan.[2]
Hezkuntza gaia azaldu beharra dago. Guraso askorentzat seme/alaba ezkertia izango dela jakitean, kezka bat datorkie burura: “Egokia izan daiteke hori gure seme/alabarentzat?”. Hori bururatzea nahiko normala da, alde batetik, gure mundua eskumara begira dagoela kontuan hartzen badugu eta beste alde batetik, gurasoek beren seme/alabentzat onena nahi dutelako. Horrekin ez da esan nahi ezkertia izatea txarra denik, baizik eta zaila dela. Pertsona hauek eskumatiak bezain arinak dira beren nahien eskuarekin, eta batzutan eskumatiak baino hobeagoak eskumako eskuarekin. Lehen bi edo hiru urteetan umeak eskubietakoak dira. Hala ere, beste batzuek txikitatik aurkezten dute zein eskurekin lan egin. Hiru eta sei urteen buruan erabaki ahal dugu umea ezkertia edo eskumatia izango den. Esku bat erabiltzera behartu behar ez den arren, zalantzak izatekotan, gomendagarria izan liteke umearengan alde bat bortxatzea. Zein alde erabiltzeko duda badago, argi dago, eskumako aldera egin beharko genukeela. Umea zein aldetara lateralizatuta dagoen jakiteko aztertu beharreko faktore garrantzitsuena soziala da. Eskuma eguneroko jarduerak egiteko erabili ohi da eta beste aldea, aldiz, berezko ariketak egiterakoan erabiltzen da. Argi dagoenean ume batek ezkerreko eskua erabiltzen duela denerako, ez dugu inoiz eskumako eskua erabiltzera behartu behar, baizik eta ezkertien munduan moldatzera lagundu. Pertsona bat beste eskuarekin idaztera, jatera, moztera... behartzeak arazoak ekar ditzake, hala nola, idaztean eragozpenak (dislexia antzera), trakestasuna mugimenduetan eta inseguritatea mugimenduan. Lehenago aipatu denez, argi dago mundu hau eskumatientzat eginda dagoela. Eskoletan, aulkien palak eskuman jarri ohi dira; kamera edo videoen zooma ere, alde horretan dago , gehienetan; erlojuen soka; ordenagailuaren sagua eta teklatua... Hala ere, esan beharra dago ezkertien dendak ere badaudela. Bertan pertsona hauentzat bereziki diseinatutako objektuak saltzen dira.
Azaldu denez, umearen heziketa faktore nahiko garrantzitsua da lateralizaziorako. Txikitatik arauak barneratzen ditu eta etxean dauden gurasoengan fijatzen dira bere eginkizunak betetzarakoan. Orain, beraz, historian zehar eman diren pedagogia motak azalduko zaizkigu: