Deialdia Kalisto II.ak egin zuen, 1122ko abenduan, Wormseko konkordatuaren ondoren; Wormsen Inbestiduren auziari amaiera eman zion. partehartzaileak 300 eta 1000 artekoak izan ziren. Hogeita bost kanon onartu ziren baina horietako batzuk aurretik hartutako erabakiak ziren, Larenagen ziurtatuak.[1] Adibidez, Wormseko konkordatua eta Jaungoikoaren Bakea eta Menia, azken hau 987an ezarrita.
3. eta 11. Kanon: Apaizen, diakonoen, subdiakonoen eta monjeen ezkontza debekatu zen. Ohelagunak mantetzea ere debekatu zen. Erlijiosoek etxean emakumeak izateko antzinako kanoetan azaltzen ziren kasuetan bakarrik onartzen ziren. Erlijiosoen ezkontza guztiak baliogabetzen ziren eta ezkontzaren elizkizuna egin zutenak bekatariak gisa tratatu behar ziren.
6. Kanon: Gregorio VIII.akeskumikatua izan unetik aurrera egin zituen izendapen guztiak baliogabetuak izan ziren.
11. Kanon: Gurutzatuen aldeko neurriak hartu ziren: gurutzatuen familiei bekatuen barkamena eta babesa berezia eman zitzaien. Haien jabegoak harrapatzen zituzten aurkako eskumikatua izateko zigorra ezartzen zitzaien. Azkenik, haien arropetan gurutzea jarri zutenei gero kendu zutenei urte beteko epea ematen zitzaien berriro ere jartzeko; neurri horrek Jerusalemera borrokatzera joan zirenak hartzen zituen baina baita ere Iberiar Penintsulan musulmanen aurka ari zirenak.
14. Kanon: Antza denez laiko askok Elizari egindako eskaintzak lapurtzen zituzten eta beste askok elizak gotorleku gisa antolatzen zituzten. Horiek aurka eskumikuaren zigorra ezartzen zitzaien.
16. Kanon: Erromesen aldeko kanona zen: erromesen aurka edo eraso egiten zietenei eskumikatuak izateko zigorra ezartzen zitzaien.
17. Kanona: Erlijiosoi eta abadei ekintza asko debekatzen zitzaien: bekatariei aterpea ematea, gaixoei bisitatzea, hiltzen ari zirenei oliadura ematea edo meza publikoa ematea; gauza horiek egiteko aurretik apezpikuaren baimena eta haiengandik olioa zein gantzua jaso behar zuten.[2]