Latexezko eskularru | |
---|---|
eskularrua | |
Latexezko, gomazko edo kautxuzko eskularruak elastomeroz egindako eskularru mota bat dira.
Elementu kimikoekin eta/edo garbitu behar diren elementuekin lotutako lanetan erabiltzen dira nagusiki. Platerak garbitzean jantzi daitezke, eskuak detergentetik eta ur berotik babesteko.
Zauritutako bati laguntzeko latexezko eskularruak erabiltzea gero eta ohikoagoa da gaixotasunak ez kutsatzeko. Lehen laguntzen eta sorospen ikastaro gehienetan, eskularruak jarri eta kentzeko teknikak irakasten dira, eskularruaren odola edo likidoa soroslearen larruazalearekin edo arroparekin kontaktuan egon ez dadin.
Hona hemen irakasten diren oinarrizko arau batzuk: eskularruak urratuta ez daudela ziurtatu, ez utzi inor kutsatutako materialarekin kontaktuan jarri, eskularruak markatutako poltsa batera bota, ohiko zaborrekin ez nahasteko; eskularruak kendu ondoren eskuak garbitu; etab.
Eskularruak jarri eta biktimaren odol edo likidoren batekin kutsatuta, ez dira betaurrekoak egokitu behar, ez izerdia garbitu edo aurpegia ukitu behar, horrek kutsadura erraztu dezakeelako.
Latexezko eskularru hautseztatuak latexezko erreakzio alergikoak sor ditzakete, hala nola dermatitis larria eta asma. Kasu honetan, hautsik gabeko latex sintetikozko eskularruak erabiltzea gomendatzen da, adibidez, nitrilozko edo binilozko eskularruak.