Laudelina de Campos Melo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Poços de Caldas, 1904ko urriaren 12a |
Herrialdea | Brasil |
Talde etnikoa | African Brazilians (en) |
Lehen hizkuntza | portugesa |
Heriotza | Campinas, 1991ko maiatzaren 12a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | etxeko langilea eta aktibista |
Laudelina de Campos Melo (Poços de Caldas, Minas Gerais, 1904ko urriaren 12a – Campinas, São Paulo, 1991ko maiatzaren 12a) Brasilgo sindikalista, etxeko langileen eskubideen alde lan egin zuen emakume beltz aitzindari eta arrakastatsua.
Hiltzean, Sindicato dos Trabalhadores Domésticos-i eskaini zion bere etxea.[1] Brasilgo etxeko langileen lehenengo sindikatuaren sortzailetzat jotzen da, eta etxeko langileen lan-eskubideen aitorpenean aitzindari gisa. Gerora, antzeko erakundeak sortu ziren hainbat estatutan, eta funtsezkoa izan zen etxeko lana enplegu gisa onartzeko beharrekoak ziren aldaketak bultzatzeko, lan-zuzenbidearen eta gizarte segurantzaren alorrean.[2]
2020ko urriaren 13an, Googlek 116 urteurrena ospatu zuen Google Doodle batekin.[3]