Laura Galán | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Guadalajara, 1986ko martxoaren 19a (38 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Laura Galán Montijano (Guadalajara, 1986ko martxoaren 19a)[1] guadalajarar aktorea da.[2][3] Ezaguna da Cerdita film luzea (2022), Cerdita film laburra(2018) eta Orígenes secretos (2020) lanengatik.[1]
Artearen Historiako lizentziatura utzi zuen, antzerkia ikasteko.[4] Arte Dramatikoan diplomatu zen Madrilgo Arte4 eskolan.[5]
Bere hasierako ibilbidea eszenatokian garatu zuen batez ere, aktore, talde funtzioetan edo zuzendari laguntzaile lanetan.[6]
2006an, La Sexta kateko Brigada policial telesailean agertu zen. Movistar+ kateko Nada que celebrar telesailean ere agertu zen, eta La hora de José Mota pelikulako aktoreetako bat izan zen. El hombre que mató a Don Quijote (2018) filmean egin zuen debuta zineman.[7]
2018. urtean Carlota Peredaren Cerdita film laburraren protagonista izan zen.[8]
Orígenes secretos (2020) filmean ere agertu zen.[9]
2022an Cerdita film laburra egin zuen zuzendari berak, Carlota Peredak, Cerdita film luzearena.[8] Sara protagonista izan zen filmean eta Emakumezko Aktore Berri Onenaren Goya Saria jaso zuen egindako lan horrekin.[10]
Una noche con Adela eta La Ermita (2023) mendekuzko thrillerrean berriz izan zen protagonista, kale-garbitzaile gisa.[11] Beguinas telesail dramatiko historikoan parte hartu zuen.[12] Zorras telesailean agertu da. Zinemako lanak antzerkiko lan ugarirekin tartekatu ditu.[8]
Patrick Bencomo zuzendaritza laguntzailearekin bizi da, eta 2022an ume bat izan zuen.