Laura Mora | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Medellín, 1981eko otsailaren 28a (43 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | RMIT University (en) ![]() |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
Lan nabarmenak | |
![]() ![]() ![]() |
Laura Mora Ortega (Medellín, Kolonbia, 1981eko apirilaren 20a) kolonbiar zinema-zuzendaria eta gidoilaria da, 2017ko Matar a Jesús 2017 film luzeagatik ezaguna.[1] 2022an Los reyes del mundo filmak urte hartako Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi zuen.[2]
Medellínen jaio zen eta hiri bereko ikastetxe alemaniarrean egin zituen batxilergoko ikasketak. Produkzioko eta zinema-zuzendaritzako goi-mailako ikasketak egin zituen Melbourneko RMIT unibertsitatean, Australian.[3]
Matar a Jesús da Moraren opera prima. 2017an estreinatu zen Kolonbiako zinema-aretoetan. Filmak sari ugari jaso zituen Espainian eta nazioartean. Horien artean, nabarmentzekoak dira Cartagenako Zinemaldiko EGEDA saria, opera prima onenaren epaimahaiaren saria eta Casa de las Américas saria Habanako Zinema Latinoamerikar Berriaren Nazioarteko Jaialdian, Donostiako Zinemaldiko[4][5] Eroski Gazteriaren Saria, eta Roger Ebert .saria Chicagoko Zinema Jaialdian.
Año | Película |
---|---|
2006 | Brotherhood |
2015 | Antes del fuego |
2017 | Matar a Jesús |
2022 | Los reyes del mundo |
Año | Serie |
---|---|
2012 | Pablo Escobar: El Patrón del Mal[6] |
2020 | El robo del siglo (telesaila) |