Lauren Groff | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cooperstown, 1978ko uztailaren 23a (46 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen Amherst College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta eleberrigilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
laurengroff.com | |
Lauren Groff (Cooperstown, New York, AEB, 1978ko uztailaren 23a) estatubatuar idazlea da.[1][2][3][4][5]
Lauren Groffek haurtzaroa eta nerabezaroa jaioterrian eman zituen. Goi-mailako ikasketak Massachusetts-en egin zituen, eta lehen diploma lortu zuen Amherst Collegen. Gero, Wisconsineko Unibertsitatean ikasi zuen, Madisonen, eta Master of Fine Arts lortu zuen fikzioaren espezialitatean.
2008an Los Monstruos de Templeton izeneko lehen eleberria argitaratu zen eta New York Times Best Seller List-en agertu zen. Stephen Kingek goretsi egin zuen eleberria.
Ipuin ugari argitaratu zituen The New Yorker eta The Atlantic Monthly aldizkarietan, besteak beste.
En manos de las furias (Fates and Furies) bere hirugarren eleberria argitaratu ondoren, Lauren Groffek mezu ofizial bat jaso zuen Barack Obamaren eskutik, eta hauxe adierazi zion: "urtean zehar irakurri duen libururik interesgarrienetako bat".[6]
2017an, Lauren Groff bere belaunaldiko nobelagile onenen zerrendan agertu zen.
Florida ipuin-bilduma, 2018an argitaratua, National Book sarietarako izendatu dute.[7]
Lan hautatuak:[8]