Lautaro Murúa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tacna, 1926ko abenduaren 29a |
Herrialdea | Argentina Peru |
Heriotza | Madril, 1995eko abenduaren 3a (68 urte) |
Heriotza modua | : birikako minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, margolaria eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Lautaro Murúa (Tacna, Txile, 1926ko abenduaren 29a – Madril, 1995eko abenduaren 3a) aktore, zinema zuzendari eta gidoilari txiletar-argentinarra izan zen.
Txilen jaioa, Murúa Argentinara joan zen berrogeita hamarreko hamarkadaren hasieran. Arkitektura eta arte ederrak ikasi zituen zinemagintzan sartu aurretik. Aktore lanetan aritu zen batez ere eta 1949tik 1995era arte hil zeneko 80 film baino gehiagotan agertu zen, nahiz eta Shunko, Alias Gardelito eta La Raulito bezalako film garrantzitsu batzuk zuzendu zituen, normalean gai sozialen inguruko istorioak egin zituen.
Aktore gisa, Muruak 1960ko hamarkadako zinema industriaren suspertze lanetan parte hartu zuen, Leopoldo Torre Nilsson, Rodolfo Kuhn, Manuel Antín eta David José Kohonen filmetan jardunez.
1970. hamarkadan Espainiara joan zen bizitzera, eta Argentinara itzuli zen hainbat film filmatzera, 1995ean Espainian hil zen arte.