Lavinia Miloşovici

Lavinia Miloşovici

Bizitza
JaiotzaLugoj (en) Itzuli1976ko urriaren 21a (48 urte)
Herrialdea Errumania
Hezkuntza
Hizkuntzakerrumaniera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa eta modeloa

Lavinia Miloşovici (Lugoj, Errumania, 1976ko urriaren 21a) gimnasta artistikoa da, 1992an txapeldun olinpiko bikoitza, eta bost aldiz munduko txapelduna hainbat probatan 1991tik 1995era.[1][2][3]

Kirolari ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991ko Indianapolisko MundukoTxapelketa

  • Urrea eskuratu zuen zaldi-jauzian Oksana Chusovitina eta Henrietta Ónodi hungariarraren aurretik.
  • Brontzezko bi domina lortu zituen: oreka-habean eta taldekako lehiaketan, Sobietar Batasunaren eta Estatu Batuen atzetik.

Bartzelonako Olinpiar Jokoak

  • Urrezko bi domina lortu zituen, zaldi-jauzian eta lurreko ariketan.
  • Zilarrezko domina bat taldekako lehiaketan, Talde Bateratuaren ondoren (urrea) eta Estatu Batuen aurrean (brontzea).
  • Brontzezko domina, banakako orokorrean, Tatiana Gutsu eta Shannon Miller estatubatuarraren ondoren.

1992ko Parisko MundukoTxapelketan

  • Urrea lortu zuen barra asimetrikoetan.

Birminghameko 1993ko Munduko Txapelketa

  • Urrea lortu zuen oreka-habean
  • Zilarra jauzi ariketan, Elena Piskun bielorrusiarraren ondoren.

Brisbaneko Munduko Txapelketa 1994an,

  • Zilarrezko bi domina eskuratu zituen, banakako orokorrean eta lurreko ariketan.
  • Brontzezko domina bat, zaldi-jauzian, bere herrikide Gina Gogean (urrea) eta Svetlana Khorkina (zilarra) errusiarraren ondoren.

Dortmundeko Munduko Txapelketa (Alemania), non taldekako lehiaketa baino ez zen jokatu

  • Urrea eskuratu zuen taldekakoan Estatu Batuen eta Errusiaren aurretik.

1995eko Munduko Sabaeko txapelketan

  • Urrea eskuratu zuen taldekakoan, Txinaren (zilarra) eta Estatu Batuen (brontzea) aurretik.
  • Brontzezko domina bat lortu zuen banakako sailkapen orokorrean, Ukrainako Lilia Podkopayeva (urrea) eta Errusiako Svetlana Khorkina (zilarra) atzetik.

1996ko San Juan Mundiala

Atlantako (Estatu Batuak) Olinpiar Jokoetan kirol-ibilbide arrakastatsuari amaiera emanez

  • Brontzezko bi domina lortu zituen: taldekakoan —Estatu Batuen eta Errusiaren atzetik
  • Brontzea banakako orokorrean Simona Amanar bere herrikidearekin berdinduta, Ukrainako Lilia Podkopayeva eta Gina Gogean herrikidearen ondoren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]