Le locataire (euskaraz Maizterra), 1976ko Roman Polanski poloniar-frantziarrak zuzendutako beldurrezko film bat da. Roland Topor frantziar idazlearen Le locataire chimérique (1966) eleberrian oinarritua dago. Roman Polanski, Isabelle Adjani, Melvyn Douglas, Jo Van Fleet, Rufus eta Shelley Winters aktoreek antzeztu zuten.
Roman Polanskiren Apartamentuaren Trilogia osatzen duten hiru filmeetako bat da, besteak Repulsion (1964) eta Rosemary's Baby (1968) dira.
Frantzia, Paris, Trelkovsky (Roman Polanski) iragan ilun bat duen apartamentu batean bizi da... aurreko maizterra zen neska gazte batek balkoitik jauzi eginez bere buruaz beste egin baitzuen. Haren jabetzak oraindik han daude... Trelkovskyk emakume harekiko duen obsesioa elikatzen dituzten gauzak. Edota eromenera al daramate?