Leave Her to Heaven 20th Century Foxek 1945ean ekoiztutako filma da, Gene Tierney, Cornel Wilde eta Vincent Price aktoreek antzeztua, John M. Stahlen aginduetara. Izen bereko eleberrian oinarritzen zen, Ben Ames Williams idazlearena, sasoian salmenta handiak izan zituena. Tierneyk Emakumezko aktore onenaren Oscar sarirako izendapena jaso zuen antzezlan honengatik. Filmak 5.000.000 dolarretik goragoko diru-sarrerak izan zituen, Foxen film arrakastatsuena 40ko hamarkadan.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Richard Harland (Cornel Wilde) idazle gazteak Ellen (Gene Tierney) neska ederra ezagutu du trenean doala. Handik gutxira elkarrekin ezkonduko dira; zoriona baino, ametsgaiztoaren hasiera da, hain da larria jeloskortasnak eraginda Ellenek pairatzen duen desoreka.