Leherketa (haizea)

Mikroleherketa baten irudikapena.

Leherketa (ingelesez: Downburst) trumoi-hodei edo hodei konbektiboetan sorburua duen goitik beheranzko haize-laster indartsu batek lurrazal mailara iristean eratzen duen haizete bortitzari deritzo.[1] Leherketaren haize-ufadek norabide guztietan jotzen dute erradialki, hau da, leherketa-puntutik norabide guztietara lerro zuzenetan ufatuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalmet. (2018). (pdf) Txosten meteorologikoa - 2018ko iraila. (Noiz kontsultatua: 2021-06-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]