Lehiaketa programa

Lehiaketa programa telebistan edota irratian erabiltzen den formatu bat da. Bertan, lehiakide batek edo batzuek hainbat ekintza egiten dituzte geroz eta puntu gehiago lortzeko helburuarekin. Puntu hauek, sari edo diru kopuru zehatz baten truke aldatzen dira bukaeran.

Lehiaketa Programak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Formatu hau definitzen duten elementuak, goian aipatu bezala, frogak dira: nolabait froga fisiko zein mentalen bidez, sari bat eskuratzea du helburu nagusia. Sari hauek programaren babezle ofizialek zein programa berak ordaintzen ditu normalean.

Izatez, formatu mota hau Estatu Batuetan sortu zen 40-50 hamarkadetan. Lehendik irrati kanaletan egiten ziren lehiaketen jarraipena izan zen nolabait, eta 20 urte geroago frankizien bitartez, Europako estatu askotara esportatu zen. Lehiaketa-formatuak oso esportagarriakgertatu izan dira, eta ugari dira herrialde batean jaio, ospetsu bilakatu eta hortik aurrera beste toki batzuetara hedatu direnak, frankizien bidez.

Gaur egun, kuantitatiboki bigarren mailako genero gisa kontsidera badaiteke ere, lehiaketak betidanik izan dira telebistagintzaren historian. Honez gain, beti izan du birgaitzeko eta garaietara egokitzeko gaitasuna. “Password” (“Pasapalabra”), “The wheel offortune” (“La ruleta de la fortuna”) eta “Who wants to be a millonaire?” (“50/15”eta “Qui veut gagner des millions?”).

Lehiaketa programak sailkatzerako orduan bi sailkapen nagusitzen dira. Tradizionalki bi azpigenero sailka ditzakegu: Quiz show (abilezia mentala eskatzen dute) eta Game show (abilezia fisikoa eskatzen dute); gaur egun, sailkatzeko beste bi azpigenero erabil ditzakegu: ikusgarriak direnak (pertsonaiak, aktuazioak, sariak, dekoratuak...) eta ikuskizunik gabeak (modu xumeagoan aurkezlea eta lehiakidea aurkezten dutenak).

Beste datu batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiaketa programak prime-timean aurkitzen dira maiz; asteroko maiztasuna dute, barietate eta show generoen kutsu bat daukate. Adibide garbiak dira, “El conquistador del fin del mundo” (ETB2), “Gran Prix” (TVE 1) eta “Humor amarillo” (CUATRO) adibidez. Hala ere, badaude prime-timetik kanpo dauden saioak ere. Esaterako, “¿Quiere ser millonario?” (Tele 5), “Saber y ganar” (TVE2), “Pasapalabra” (Antena 3) edota “Date el Bote” (ETB2).

Azken emaitzek erakutsi dutenez, genero honetako programek emanaldiaren %2,8a hartzen dute batez beste Estatu espainiarrean. Telebista kateetako programazioari dagokionez, Tele 5 (% 17,4), La siete (% 18,5) eta Antena 3 (%21,5) kate espainiarrak dira lehiaketa programetan denbora gehien inbertitzen dutenak. Kontuan hartu behar da kate hauek orotarikoak direla.

Telebista autonomikoeei dagokionez, Canal Sur 2 (Andaluzia) eta CMT (Gaztela Mantxa) dira lehiaketetan gehien inbertitzen dutenak, %9,2 eta %6,1-ekin hurrenez hurren. Bigarren mailan geratzen dira adibidez, Aragon TV (%4,5), ETB (%2,9) eta TVG (%3,6).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]