Leila Guerriero

Leila Guerriero
Leila Guerriero, 2018 Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaJunín1967ko otsailaren 17a (57 urte)
Herrialdea Argentina
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
IMDB: nm9106764 Edit the value on Wikidata

Leila Guerriero (Junin, Buenos Aires probintzia, Argentina, 1967ko otsailaren 17a) argentinar idazlea, kazetaria eta editorea da.[1]

Siriar eta alemaniar jatorrikoa da. Txikitan, aitona-amonen ahozko ipuinek eta aitak egiten zizkion Horacio Quirogaren eta Edgar Allan Poeren irakurketek eragina izan zuten ustea du Guerrierok.

Juníneko Goi Mailako Elkargo Nazional Normaleko egresatua, turismoa ikasi zuen; karrera bukatu zuen, baina ez du horretan lan egiten.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaritzan 1992an hasi zen, Página/12 aldizkariko Página/30, egunkariko hilabetekarian erredaktore gisa bere lehen lana lortu zuenean. Komunikabideko harrerara «Zero kilometroa» izeneko ipuin bat bidali ostean, lau egun geroago, Jorge Lanata orduko zuzendariaren deia jaso zuen.[2]

Handik aurrera, besteak beste, La Nación eta Rolling Stone (Argentina), El País eta Vanity Fair (Espainia), El Malpensante eta SoHo (Kolonbia), Paula eta El Mercurio (Txile) komunikabideetan argitaratu ditu. Horrez gain, Gatopardo aldizkari mexikarraren Latinoamerikarako editorea da.[3]

2010ean Nuevo Periodismo Iberoamericano Fundazioaren bederatzigarren saria irabazi zuen, testu kategorian, El rastro en los huesos kronikarekin. Bertan, Argentinako azken diktadura militarreko desagertuen aztarnak identifikatzen dituen Auzitegiko Antropologiako Talde Argentinarrak egiten duen lana kontatu zuen.[4]

2014an, Merezimenduaren diploma jaso zuen, "Kronikak eta testigantzak" kategorian, Connecticak emana.[5]

2019an Manuel Vázquez Montalbán Kazetaritza Saria jaso zuen. Aukera horretan, epaimahaiak kazetariaren landa-lana nabarmendu zuen, “haren kronikei forma eta funtsa emateko, horiexek ere saiakera soziologiko bikainak bihurtu ziren eta”.[6]

Leila Guerriero "Zergatik egin kazetaritza kulturala?" Hitzaldi magistrala ematen 2022ko Mexikoko Estatuko Liburuaren Nazioarteko Azokan, 2022
Leila Guerriero, 2013
  • 2005: Los suicidas del fin del mundo. Crónica de un pueblo patagónico
  • 2009: Frutos extraños. Crónicas reunidas 2001-2008
  • 2011: Los malditos (ed.)
  • 2012: Frutos extraños (edizio zabaldua)
  • 2013: Una historia sencilla
  • 2014: Zona de obras
  • 2015: Los malos
  • 2017: Un mundo lleno de futuro. Diez crónicas de América Latina (ed.)
  • 2017: Voltios. La crisis energética y la deuda eléctrica (ed.)
  • 2017: Cuba en la encrucijada (ed.)
  • 2018: Plano americano
  • 2019: Opus Gelber. Retrato de un pianista
  • 2019: Extremas (ed.)
  • 2019: Teoría de la gravedad
  • 2020: La otra guerra
  • 2024: La llamada
  • 2010: Gabo saria El rastro en los huesos artikuluarengatik[7]
  • 2014: Arregi Saria, Merituaren Diploma «Crónicas y Testimonios» diziplinan[1]
  • 2019: XIV. Manuel Vázquez Montalbán Nazioarteko Kazetaritza Saria[8]
  • 2019: Buenos Aires Hiri Autonomoaren nortasun nabarmena kulturaren esparruan, Buenos Aires Hiri Autonomoaren Legegintzaldiaren eskutik, «tokiko eta nazioarteko hedabideko kazetari garrantzitsuenetako bat» aintzatetsiz. Eskualdeko idazlerik entzutetsuenetako baten presentziaren aurrean gaude».[9]
  • 2024: Connecting Saria, Merezimenduaren Diploma «Kronikak» diziplinan.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]