Leningrad Cowboys | |
---|---|
Datuak | |
Musika mota | rock, glam metal (en) eta comedy rock (en) |
Urteak | 1986 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Johanna Kustannus |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
Leningrad Cowboys rock musikako talde finlandiarra da. Umorezko kantak eta kontzertuengatik dira ezagunak, bertsioak egiten oro har, eta Alexandrov talde abesbatz militar errusiarrarekin lan egin izan dute, Armada Gorriaren Abesbatza gisa ezagutrzen denarekin. Estetika bereziko itxuraz agertzen dira, zapata eta tupe luze eta zorrotzekin, eta charro jantzi mexikar itxurakoekin.
Taldea Finlandiako Aki Kaurismäki zinema-zuzendariaren asmakizuna izan zen, Sakke Järvenpää eta Mato Valtonen, The Sleepy Sleepers-eko kideak biak, eta fikziozko banda gisa agertu ziren Kaurismakiren 1980ko hamarkadako laburmetrai batzuetan, harik eta film luzea egin zuten, 1989ko Leningrad Cowboys Go America. Filmaren ondoren, taldeak bere kabuz musika egiten, grabatzen, bideoak sortzen eta kontzertuak eskaintzen jarraitu zuen. Beste bi filmetan ere agertzen dira: Kaurismäkiren "the Leningrad Cowboys Meet Moses" (1994) eta "The Total Balalaika Show" (1994). Azken hau 1993an Alesandrov abesbatzeko 160 kiderekin Helsinkin egindako kontzertu baten kontakizuna da.
Hastapenetatik, kide ugari eta aldakarroak izan dituen talde musikala izan da. 21. mendean ere jarraitu dute ikuskizunak eskaintzen eta diskoak ekoizten.