Leonard Peltier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Grand Forks, 1944ko irailaren 12a (80 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | militante politikoa eta Presoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Leonard Peltier (1944ko irailaren 12a, Grand Forks, Ipar Dakota) amerindiar ekintzailea, preso politikoa eta Amerikar Indiar Mugimeduko kide bat da. Amnistia Internazionala eta beste hainbat nazioarteko erakundeek bere epaiketan zehar egondako irregulartasunak salatu eta behin baino gehiagotan bere preso politiko izaera aldarrikatu dute.
Hilabete batzuk lehenago Ipar Dakotako sioux lurralde sakratuan uranio eta ikatza topatu eta ondorioz 250 amerindiar erailak izanda, 1975eko Pine Ridge Indiar Erreserbako istiluetan jazotako tiroketa batean ustez FBIko bi kide tiroz hil izana leporatuta, 1977an bi bizialdi osorako espetxe zigor jaso zituen. Gaur egun, 40 urte ondoren, oraindik espetxean dirau. Aldiz, gaur egun arte 250 amerindiarren erailketarengatik ez dago FBIko inortxo ere espetxeratua edota zigortua ere.
AEBtako hainbat pertsona nabarmenek bere askapena eskatu izan dute, tartean Pete Seeger, Michael Moore, Danny Glover, Rubin "Hurricane" Carter, Vivienne Westwood edota Rage Against the Machine eta U2 musika taldeak.