Leonardo Leo | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | San Vito dei Normanni, 1694ko abuztuaren 5a |
Heriotza | Napoli, 1744ko urriaren 31 (50 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Conservatorio della Pietà dei Turchini (en) ![]() |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Francesco Provenzale Nicola Fago (en) ![]() |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta organista |
Mugimendua | musika barrokoa |
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | organoa |
leonardoleo.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Lionardo Oronzo Salvatore de Leo, ezagunagoa Leonardo Leo modura (San Vito degli Schiavi, Lecce, Napoliko Erresuma, 1694ko abuztuaren 5a - Napoli, Napoliko Erresuma, 1744ko urriaren 31) italiar musikagile eta biolontxelo-jotzaile izan zen. Eliza-musika, oratorioak, operak eta musika-tresnetarako obrak idatzi zituen. Biolontxeloa ezagutarazi zuen Italian.
Lionardo Oronzo Salvatore de Leo San Vito degli Schiavonin (gaur egungo San Vito dei Normanni) jaio zen, Leccen, Brindisiko probintzian, garai hartan Otrantoren esku, Napoliko Erresuman, 1694ko abuztuaren 5ean.
XVIII. mendeko napolitar eskolako konpositore eta maixu ospetsu izan zen. Pietà dei Turchiniko kontserbatorioan bere musika ikasketak amaitu ondoren, Leo Erromara joan zen eta kontrapunto ikasteari eman zion. Napolira itzuli zenean, bigarren maixu izan zen della Pietàren kontserbatorioan.
1716an, organista egin zuten errege-kaperan eta, hurrengo urtean, kapera-maixu izan zen Santa Maria della Solitaria elizan. Postu honetan idatziko zuen musika asko Leok.
1719an, la Sofonisba-ren errepresentazioari ekin zion, lehenengotako opera serioa izango zuena eta oso harrera ona izan zuen obrak.
Zenbait biografok Loretok kontserbatorioan irakatsi zuela badio ere, beste zenbait iturrik della Pietàn dioten edo Sant'Onofrion. Era batera edo bestera, Niccolò Jommelli edo Niccolò Piccinni bezalako ospe handiko konpositoreen irakasle izango zen Leonardo XVIII. mendean.
Iturri batzuk 1743an hil zela diote eta beste batzuk, berriz, 1742an, baina badirudi heriotza data zuzena 1744a dela; Leonardo Leo Napolin hil zen, 1744ko urriaren 31n, 50 urte zituenean.
Datarik gabeko operak: