Leptura aurulenta | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Leinua | Lepturini |
Generoa | Leptura |
Espeziea | Leptura aurulenta Fabricius, 1792 |
Leptura aurulenta Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Fabriciusek 1792an deskribatu zuena. Europan eta Afrika iparraldean bizi da. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1][2].
Tamaina ertaineko kakalardoa da, 12-24 mm arteko luzera duena. Gorputz beltza du eta elitroetan urre kolorezko lau banda ageri zaizkio. Toraxak ile ugari ditu ertzetan[3]. Hankak tono derberdinetako marroi kolorekoak izaten dira. Antenak oso luzeak dira eta arrek oso ilunak dituzte eta emeek argiak[4]. Gorputza estua eta luzea da.
600 metrotatik gorako baso hostoerorkorretan aurkitzen da[2], Quercus, Alnus eta Fagus generoko zuhaitzez elikatzen baita[4].
Helduak ekaina eta abuztua artean ikusten dira hegan. Emeak enbor usteletan jartzen ditu arrautzak eta beldarra han elikatzen da[2].