Les Luthiers

Les Luthiers.

Les Luthiers Argentinako umore-taldea da, 1967an sortua eta Carlos López Puccio, Jorge Maronna, Marcos Mundstock, Carlos Núñez Cortés eta Daniel Rabinovichek eratua.

Sortu zen garaian, Buenos Airesen unibertsitateetako ikasleek abesbatza-jaialdiak antolatzen zituzten, eta zenbaitetan umore-ekitaldiak ere egiten zituzten: hala hasi zen taldea. 1965ean aurkeztu zen, Cantata Laxatón ikuskizunarekin: haren berrikuntza nagusia musika-tresna bitxiak ziren, Jorge Maronnak asmatuak eta eginak. Izugarrizko arrakasta izan zuten eta hainbat kontratu lortu zituzten ikuskizuna berriz egiteko. 1967an, Les Luthiers izena hartu zuten.

Taldearen asmoa musikarekin, ez musikaz, barre eragitea da. Umore freskoa eta argia dute. Beren ikuskizunek edozein musika-motari omenaldia egiten diote beti. Disko ugari grabatu dituzte, besteak beste: Les Luthiers, volumen 3 (1973), Les Luthiers, volumen 4 (1976), Muchas gracias de nada (1980, "Mila esker ezergatik"), Les Luthiers volumen, 7 (1983).

Zuzenean eskaintzen dituzten ikuskizunen artean honakoak aipatzekoak dira: Les Luthiers cantan la ópera (1967, "Les Luthiersek opera kantatzen dute"), Blanca Nieves y los siete pecados capitales (1969, "Edurne Zuri eta zazpi bekatu nagusiak"), Vigésimo aniversario (1987, "Hogeigarren urteurrena") eta Les Luthiers, grandes hitos. (Antología) (1992).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]