Leskes Pirrakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pyrrha (en) eta Lesbos, K.a. VII. mendea |
Heriotza | K.a. VII. mendea ( urte) |
Familia | |
Aita | Aeschylinus of Pyrra |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Leskes Pirrakoa (antzinako grezieraz Λέσχης, Léskhês), Lesches edo Lescher ere deitua, Lesbos uharteko Mitilene edo Pirran jaiotako olerkari greziar bat izan zen.
K.a. 700. urte inguruan bizi izan zen, eta, Pausaniasen arabera, Eskilinoren semea zen. Beharbada, bere bizitza eta karreraren zati bat, Mitilenen igaroko zuen, Proklok, Leskes Mitilenekoa bezala aipatzen baitu.
Fanias historialari lesbostarrak, Iliada Txikia bezala ezagutzen den olerkiaren egiletzat hartu zuen, Akilesen heriotza eta Troiaren hartzearen artean gertatu ziren gertaerak kontatzen dituena.