Lewis Capaldi | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Glasgow, 1996ko urriaren 7a (28 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Whitburn Eskozia Glasgow Edinburgo |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | St Kentigern's Academy (en) New College Lanarkshire (en) 2016) Higher National Diploma (en) : musika |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, abeslaria eta musikagilea |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | blue-eyed soul (en) pop musika pop rock rock alternatiboa soft rock |
Musika instrumentua | ahotsa gitarra pianoa |
Diskoetxea | Capitol Records Virgin Vertigo |
lewiscapaldi.com | |
Lewis Capaldi (Glasgow, 1996ko urriaren 7a) eskoziar abeslari eta musikari bat da. 2018. urtean ezagun bihurtu zen "Someone You Loved" abestiarengatik[1] eta 2019an atera zuen Divinely Uninspired to a Hellish Extent diskoak Irlandako eta Erresuma Batuko errekor guztiak hautsi zituen.
Txikitatik izan zuen musikarekiko zaletasuna eta 2 urte baino ez zituela gitarra eta pianoa jotzeko gaitasuna zuela ikusi zen. 9 urterekin publikoaren aurrean abesten hasi zen eta SoundCloud plataformara musika igotzen hasi zen[2].
17 urte zituena Ryan Walter managerrak aurkitu zuen eta Virgin EMI Recordsekin kontratua sinatu zuen[3]. Aurreneko singlea "Bruises" izan zen eta Erresuma Batuko zerrendetan 17. postua eskuratu bazuen ere platinozko abestia izan zen 600.000 kopia saldu baitzituen. Baina "Someone You Loved" izan zen arrakasta lortu zuen siglea, Irlandako eta Erresuma Batuko zerrendetan zazpi astetan zehar lehenengo postuan izan baitzen. Kanadan eta Estatu Batuetan ere lehen postura iritsi zen.
2019an bere aurreneko diskoa atera zuen, Divinely Uninspired to a Hellish Extent. Atera eta astebetera urrezko diskoa izan zen eta hilabete batean platinozkoa izatea lortu zuen[4]. 2019ko abuztuan Ed Sheeran musikariaren kontzertu biran telonero aritu zen eta harekin batera kantatu ere egin zuen bi kontzertutan[5]. 2020ko Grammy Sarietan "Someone You Loved" abestiarengatik izendapena jaso zuen.