Leyla Hussein | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Somalia, 1980 (44/45 urte) |
Herrialdea | Somalia |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of West London (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
dofeve.org | |
Leyla Hussein, somalieraz: Leyla Xuseen (Somalia, 1980 ) psikologo, psikoterapeuta eta aktibista sozial britainiarra da. Dahlia proiektuaren, Daughters of Eve erakundearen sortzaileetako bat eta Hawa's Haven-eko zuzendari nagusia. 2020an, Hussein St Andrews Unibertsitateko Errektore hautatu zuten, 600. urteko unibertsitatearen lehen emakume errektorea.
1980an Somalian jaio eta urte gutxiren buruan Erresuma Batura joan zen bizitzera. Thames Valley Unibertsitatean ikasi zuen eta bertan Aholkularitza Terapeutikoan lizentziatu zen.[1]
Hamar urtez lan egin zuen ugalketa osasunaren inguruko dibulgazioa egiten.[2] Waltham Forest-eko African Well Women Clinic-en lan egin zuen, Erresuma Batuko emakumeen genitalen mutilaziotik bizirik atera zirenekin elkarlanean. Leyla Hussein-ek NAZ London proiektuan ere lan egin zuen sexu-osasuneko aholkulari gisa, GIBak eta HIESak jotako somaldarrekin lanean.
2010ean, Nimco Ali eta Sainab Abdirekin batera, Daughters of Eve sortu zuten.[3] [4] Irabazi-asmorik gabeko emakumeen genitalen mutilazio inguruan sentsibilizatzeko. Hussein bera MGFtik bizirik atera zen. [5] [6] [7] Gainera, Hawa's Haven-eko zuzendari exekutiboa da. Dahlia's Project laguntza-terapia taldea ere zuzentzen du, Manor Garden Health Advocacy Project-ekin batera sortu zena. [8] The Girl Generation-en enbaxadore globala da.[9]
2013an, Husseinek The Cruel Cut aurkeztu zuen, dokumental aitzindari bihurtu zen, Britainia Handiko FGMari aurre egiteko politikak eta legeak aldatzen lagundu zuena. Ondoren, Barbara Miller zinemagile suitzarrak zuzendutako #Female Pleasure dokumentalaren bost protagonistetako bat izan zen, 2018an Locarnoko Jaialdian estreinatu zena.[10]
END FGM-Europako kanpainako aholkularia izan zen, Amnesty International-ek lagunduta, Zipre, Vienako eta Londresko gobernuei hitz egin zien.[11] Horrez gain, Hussein FGM Special Initiative Advisory Group [12] eta Desert Flower Foundation-eko Aholku Taldeko administrazio kontseiluan dago, Waris Dirie-k finantzatutako ongintzazko erakundea.[13] Londresko Naz Projecteko zuzendaritza batzordean ere egon zen.[12]
2020an, Hussein St Andrews-eko Unibertsitateko errektore hautatu zuten, unibertsitate honetan kargu hori bete zuen lehen emakumea.[14] [15]