Li Fanghua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Britainiar Hong Kong, 1932ko urtarrilaren 6a |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Heriotza | Pekin, 2020ko urtarrilaren 24a (88 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: eritasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Fan Haifu (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sun Yat-sen University (en) San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea Wuhan University (en) |
Hizkuntzak | txinera ingelesa frantsesa alemana japoniera errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Academic Division of Mathematics and Physics of the Chinese Academy of Sciences (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Txinako Alderdi Komunista |
Li Fanghua (txinera sinplifikatuan: 李方华; txinera tradizionalean: 李方華; txineraz: Lǐ Fānghuá; Britainiar Hong Kong, 1932ko urtarrilaren 6a - Pekin, 2020ko urtarrilaren 24a)[1][2] Txinako fisikari bat izan zen,[3] Txinako Zientzien Akademiako, Munduko Zientzia Akademiako eta Nazioarteko Kristalografia Batasuneko kidea. Txinako Fisika Elkarteko eta Kristalografia Batasuneko zuzendaria ere izan zen, eta Journal of Chinese Electron Microscopy Society, J. Electron Microscopy, Chinese Physics Letter eta Chinese Journal of Physics aldizkarietako editorea.
Lik erraz hitz egiten zuen baita ere ingelesez, frantsesez, alemanez, japonieraz eta errusieraz.[4]
2003an Emakumezko Zientzialarien L 'Oréal-UNESCO Saria irabazi zuen, sari hau lortu zuen lehen emakume txinatarra izan zelarik.[3]
Li Britainiar Hong Kongen jaio zen 1932ko urtarrilaren 6an, eta Deqing konderrian (Guangdong) zuen antzinako bizilekua.[5] Lau neba eta ahizpa bat zituen.[4][6] Bere aita, Li Jiong (txineraz: 李炯), jeneral nagusia izan zen Armada Iraultzaile Nazionalaren Laugarren Armadan. Bere ama, Liu Jiqing, (txineraz: 刘季卿) Pekinekoa zen. Lik haurtzaroa Britainiar Hong Kongen, Pekinen eta Guangdongen igaro zuen.[3]
Bigarren hezkuntza ikasi zuen Fu Jen Emakumeen Eskolan (txineraz: 辅仁女子中学) eta Peidao Institutu Pribatuan (txineraz: 培道私立中学). Ondoren, Lingnan Unibertsitate Pribatuan onartu zuten (gaur egun Sun Yat-sen Unibertsitatea).[3][4] Fisikako graduondokoa Wuhango Unibertsitatean ikasi zuen. Leningradoko Unibertsitatean (gaur egun San Petersburgoko Estatu Unibertsitatea) ere graduatu zen 1956an, fisikan espezializatuz. Graduatu ondoren, egonaldi bat lortu zuen Txinako Zientzien Akademiako Fisika Institutuan, eta bertan Lu Xueshanekin lan egin zuen (txineraz: 陆学善).[7]
Iraultza Kulturalaren garaian, Maiatzaren Zazpiko Eskoletara bidali zuten lanera.[3] 1973an Txinako Zientzien Akademiara itzuli zen.
1982tik 1983ra irakasle bisitaria izan zen Osakako Unibertsitatean.[4][6]
1993an Txinako Zientzien Akademiako eta 1998an Munduko Zientzia Akademiako kide hautatu zuten.
2003ko otsailean, Emakumezko zientzialarien L'Oréal-UNESCO Saria jaso zuen, sari horien bosgarren edizioan.[8]
Li Fanghua banakako kristalen elektroien difrakzio-egituraren analisiaren arloan aitzindaria da, eta funtsezko figura Txinan bereizmen handiko mikroskopia elektronikoaren garapenean. Bereizmen handiko mikroskopia elektronikoaren arloan lan egin zuen, irudiak prozesatzeko programa informatikorako oinarrizko kalkuluak ezarri zituen, fenomeno parasitarioak (interferentziak, esaterako) ezabatzeko soluzio bat landuz. Bere lanak mikroskopia elektronikoko irudiak hobetzea ahalbidetu zuen, materialak aztertzeko.[9]
Pekinen hil zen 2020ko urtarrilaren 24an, laurogeita zortzi urte zituela, gaixotasun baten ondorioz.[1][2]
Li Fan Haifu-rekin ezkonduta zegoen, hau ere fisikari txinatarra.[10]