Likidanbar | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Saxifragales |
Familia | Altingiaceae |
Generoa | Liquidambar |
Espeziea | Liquidambar styraciflua Linnaeus, 1753 |
Banaketa mapa | |
Likidanbarra (Liquidambar styraciflua) zuhaitz mota bat da, Liquidambar generoko ezagunena. Jatorriz Ipar Amerikakoa (AEB hegoaldea eta Mexiko), mundu osoko parke eta lorategietan aurki daiteke apaingarri. Europara XVII. mendean ekarri zen. Hostotza trinkoa du, udazkenean gorrimin kolorea hartzen du eta ikusgarria izaten da hostotzaren beste tonalitateekin batera konbinatzen denean.
Likidanbar izena, "likido' eta "anbar" hitzen elkarketa da, azaletik ateratzen zaion erretxina anbarkara dela-eta. Erretxina hau lurrindegietan erabiltzen da, Peruko baltsamoa izenarekin.
Ondo jasaten ditu hotzak eta argi ugari behar du. Hasieran astiro hazten bada ere, 15etik 20 metrora bitartean haz daiteke.
Hosto-erorkorra, astigarraren antzekoak ditu, baina aurkako hostoak izan beharrean txandakoak ditu, 5-7 lobuludun ertz triangeluar kaskodunak. Hostoek hainbat tonalitate hartzen dutenez, hostotza oso ikusgarria izaten du, izan ere, gorritik berdera pasatzen da, tartean horiak, laranjak, bioletak eta denen nahasketak hartzen ditu.
Fruitu biribilak ematen ditu eta negu osoan izaten ditu dilindan.