Lily Afshar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Teheran, 1960ko martxoaren 9a |
Herrialdea | Iran Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | Iranian Azerbaijanis (en) |
Heriotza | Tonekabon (en) , 2023ko urriaren 24a (63 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Boston Conservatory at Berklee (en) Floridako Unibertsitate Estatala |
Hizkuntzak | persiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | classical guitarist (en) |
Enplegatzailea(k) | University of Memphis (en) |
Genero artistikoa | musika klasiko garaikidea |
Musika instrumentua | gitarra |
Diskoetxea | Summit Records (en) Mel Bay (en) |
lilyafshar.com | |
Lily Afshar (persieraz: لیلی افشار; Teheran, Iran, 1960ko martxoaren 9a – Tonekabon, Mazandaran, Iran, 2023ko urriaren 24a) irandar-estatubatuar gitarra-jotzaile eta musika-irakaslea izan zen.
1960ko martxoaren 9an jaio zen Teheranen[1]. 10 urte zituela, hasi zen gitarra jotzen[2].
1977an Ameriketako Estatu Batuetara joan zen Bostongo Musika Kontserbatorioan ikastera[3]. 1989an doktoretza lortu zuen Floridako Unibertsitatean Mario Castelnuovo-Tedescoren 24 Caprichos de Goyari buruzko tesiarekin[4]. Gitarra klasikoan doktoretza lortu zuen munduko lehen emakumea izan zen[5][6][7].
Hego Kaliforniako Unibertsitatean egindako klaseetan Andrés Segoviarekin jotzeko hautatutako hamabi gitarristaren artean izan zen[5][2].
Bi hamarkada baino gehiagoz Memphiseko Unibertsitateko irakasle izan zen[6].
2023ko urriaren 24an hil zen Tonekabon, minbiziak jota, 63 urte zituela[7][8].